Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Boloniaren aurka sinadurak biltzen hasi dira unibertsitatean

Bi ikasle elkartek Europako Goi Hezkuntza Eremuaren moratoria eskatzen dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Boloniako Prozesu "pribatizatzaile, elitizatzaile eta homogeneizatzailearen" kontrako adierazpena plazaratu zuten atzo Ikasle Abertzaleak (IA) eta Eraldatu kolektiboek, 2010ean indarrean jarriko den Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremu berriaren aurka. Berritasun horren inguruko "eztabaida parte-hartzailea" eskatuz, adierazpen bat sinatu dute euskal kultura eta kirolaren munduko 30 izen baino gehiagok, eta datozen hilabeteetan atxikimenduak lortzeko kanpaina "zabal" bat egingo dute.

"Sentsibilitate ezberdinetara iritsi nahi dugu", azaldu zuen IA taldeko ahotsetako batek. Sinadurak biltzeko, www.ikasleadierazpena.org webgunea abiarazi dute eta kanpaina klasez klase zabalduko dute. Dagoeneko Xabi Paia eta Amets Arzallus bertsolarien eta Markel Bergara eta Xabi Prieto futbolarien babesa jaso dute, hala nola.

Beñat Gaztelumendi bertsolari añorgarrak irakurri zuen Ikasle Adierazpena, atzo Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako kanpusean egindako aurkezpenean. Bere esanetan, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrua "neoliberalek" bultzatu dute eta, gainera, bere aplikazioan ez da "inongo momentutan komunitate unibertsitarioaren parte-hartzerik izan". "Euskal Herriak behar duen unibertsitatearen inguruko erabakia hezkuntza komunitatea osatzen dugunok dugula adierazi nahi dugu, ikasleon papera azpimarratuz", aldarrikatu zuen.

Era berean, sinatzaileek hezkun-tza "merkatuaren mesedetan" egotea kritikatu zuten eta "ezezko borobilena" eman zioten "unibertsitatearen pribatizazioari, homogeneizazioari eta elitizazioari". "Ez dago aldaketarik egiterik eztabaida gauzatu artean eta, beraz, prozesuaren berehalako moratoria eskatzen dugu", azpimarratu zuen. >j.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |