Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tribuna Abierta

Euskaldunon askatasunaren alde

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

O
TSAILAK 20. Hamar lagun atxilotu, 21 etxe eta egoitza miatu, bost egunez tratu txarrak eta torturak jasan beharra, sei lagun kartzelara… Urriak 16. Beste 8 atxiloketa, inkomunikazioak, miaketak… eta sortzea hainbeste kosta zitzaiguna, Euskaldunon Egunkaria, egun batetik bestera betiko itxita.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Euskaldunok, ordea, ez genuen horrela ulertu. Beldurra, haserrea eta inpotentzia ziren Aranjuezeko kartzelako erretirotik nabarmen-tzen nituen euskaldunon sentimenduak.

Espainiako estatu botere ezberdinen inpunitatearen aurrean ordea, erabateko garrantzia izan zuen Donostian, Egunkaria itxi eta berehala, antolatutako manifestaldiak. "Egunkaria Aurrera!" izan zen jendearen oihua, eta seguruen lortu zuen "hurrena zein?", euskalgintzan zabaldutako galdera mamuari, eta iragarritako beste zenbait polizia operaziori frenoa jartzea. Erantzuna ez zen gainera manifestaldi batean agortu. Jendearen aupadarekin batera jakin zen "Berria" eta "Hitza" bezalako proiektu berriei arnasa ematen.

Espainiako estatu terrorismoaren biktima izan ginen Egunkaria bera eta horren itxieraren ondorioz atxilotutako lagunak. Munduan zegoen euskarazko egunkari bakarra ixteko erreparorik ez zuten izan. Europako hizkuntzarik zaharrenaren gordari den komunitatearen aurka atentatzeko kezkarik ez zuten izan. Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea, giza eskubide guztiak urratzeko lotsarik ere ez.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Urtez urte, egunez egun, euskal prentsak egindako aurrerapenik handiena, Euskaldunon Egunkaria, bere txikitasunean garrantzi-tsu bihurtu zen Espainiako estatuarentzat. Euskaldunon Egunkaria Nazioa zen bere txikian. Independentea bere handian. Euskaltzalea, baterakoia eta zabala. Ezinezko zirudiena lortu zuen: irakurleak eta iragarleak erakar-tzea euskal prentsara. Berezkoa zuen beste egunkari handi askok faltan dutena: sinesgarritasuna. Eta, bistan dena, Egunkaria itxi zutenean sortu zenean baino babes instituzional handiagoa izan zuen. 13 urteko ibilbide neketsuak hori ere ekarri bait zion.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Epaile instruktorearen, polizia txosten eta akusazioaren tesiak irakurri ondoren ohartu gara euskarari eta euskalgintzari ematen dioten garrantziaz. Argigarria da hurrengo parrafoa: "el Parque (Martin Ugaldez ari da) puede haber sido creado con la finalidad de acoger a uno de los órganos (Egunkaria) encargados de alcanzar uno de los objetivos considerados básicos, para conseguir el obietivo úitimo de E.T.A. como es la expansión del euskera y su expansión y utilización en exclusiva en la Comunidad Autónoma Vasca, Navarra y País vasco francés, eliminando el uso del castellano, consiguiendo así, crear artificialmente, mediante el uso de una lengua y una cultura, materializar una conciencia de 'Pueblo diferenciado del resto que les rodea y por consiguiente un sentimiento de independencia, el cual sería aprovechado por E.T.A. para la instauración de su Estado Vasco Socialista Reunificado y Euskaldun".

ETAk garrantzia estrategikoa eskaintzen dionez euskarari, euskararen alde aritzea arriskutsu bihurtu dute polizia, Auzitegi Nazionaleko epaile eta Espainiako estatuko alderdi nagusiek. Ikastoletan, unibertsitatean, zientzian, lan munduan edota komunikabideetan euskaraz arrunt funtzionatzea ariketa kriminala gerta daiteke, ETAren helburuekin bat egiten bait du. Nahikoa dira ondoren "paper zahar batzuk" honelako prozesu batean kateatuta geratzeko. Nahikoa da Dignidad y Justicia eta AVT gisako elkarte pare batek nahi izatea bi epaiketa jasan eta 40 urte bitarteko kartzela zigorren zama pairatu behar izateko 12 lagunek.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Bost urte beranduago ere nahikoa da Auzitegi Nazionaleko epaile bat, eta honek nahi izatea, egunkari bat, alderdi politiko bat edota euskal herritarrek sortutako herri erakunde bat itxi ahal izateko. Horixe dugu konpongaia. Horregatik, euskaraz ihardun eta euskarari biztanleak, lurra, uhinak eta internet irabaztearekin bat, euskaldunon askatasuna eta euskal herritarron demokrazia antolatu eta babestu beharra dauzkagu.

Euskaldunon askatasunaren alde.

* Egunkariako Kontseilari Ordezkaria

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |