|

zarautz. Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu ditu. Horren harira, martxoaren 2an Donostian izango den Lilatoian parte hartzera animatu nahi ditu herriko emakumeak. Pagoetako kamiseta jantzi eta tren geltokian bilduko dira Gipuzkoako hiriburura joateko. "Bost kilometroko ibilaldian hankak astinduko ditugu, festa giroan, eta kamisetak harro erakutsiko ditugu, guztiok elkarrekin", azaldu dute Pagoetako kideek prentsa ohar baten bidez.
Lilatoian korrika egin eta gero, Zarautzera itzuliko dira eta Txiki Politen bazkalduko dute jaiarekin jarraitzeko asmoz. Pagoetak gutxienez 50 emakumeko taldea osatu nahi du Lilatoian parte hartzeko. Martxoaren 2ko ekitaldian parte hartu nahi dutenek Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzara (Santa Marina, 2) gerturatu beharko dute 19.30etik 20.30era. Ostirala izango da apuntatzeko azken eguna eta 6 euro ordaindu beharko dira.
Aurtengo 50. urteurrena ospa-tzeko ekitaldiez gain, igandetan irteerak eskaintzen jarraituko du Pagoetak eta datorren igandean Nafarroa aldera joango dira partehartzaileak. Etxauri mendatean hasiko da ibilaldia eta Txarakardia eta Ollakarizketa gailurretatik igaro ondoren, Belaskoain herrira jaitsiko dira mendizaleak. Azken hau zeharkatu eta gero, berriro gora joanez Villanueva tontorrera igoko dira eta bukatzeko, Perdon mendatea igoko dute.
Igandeko irteeran parte hartu nahi dutenek ostiralera arte izango dute izena emateko epea zabalik Zarauzko Mendizabal dendan. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |