Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Ihesi

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

b
ATZUTAN alde egiteko gogo bizia izaten dut. Hemendik urrutira joan eta zerotik hastekoa. Minetik ihes egiteko beharra da. Segidan ohartzen naiz ordea, zerotik hastea ezinezkoa izateaz gain, mina nirekin eramanen nuela. Distantziarekin tapatu egiten dira nahigabea eta oinazea, baina ez dira desagertzen. 100 kilometro, 1000, 2000 egiten ahal ditugu baina minak, heriok bezala, beti eginen du topo gurekin. Oinazea gainditzeko modu bakarra dago, aurre egitea.

Batzutan alta, bertzerik ezin denez, mina tapatzearekin kontentatzen naiz, horrekin etsi behar behar izaten dut lehertuko ez banaiz. Aitzinera egiteko biderik ez dela irudi-tzen zaidalarik, gehiago ezin dudala pentsa-tzen hasten naizenean, ezkutatu nahi izaten dut lantua, ttikitan ohatze azpian gordetzen nintzelarik bezala. Arnasarik hartu gabe, geldi-geldi egoten nintzen ilunpean. Ez nuen inora hanka egiten, ohatze azpiko mundu ezkutura ez bazen, baina gordeta nengoen, iaitxun ez nintzen esistitzen. Hori egin nahi izaten dut minarekin, ez dagoela irudikatu, musu-huts utzi dudala pentsatu. Atzo Lesakatik Donostiara egin behar izan nuen ihes. Azken boladan urruti daude hagitz, neretzat.

Merezi al du? Merezi al du horrenbertze sufritzeak herriarengatik, kulturarengatik, hizkuntzarengatik? Sinplifikatu egiten dut dena mina eta amorrua nahasten zaizkidalarik... Identitatea dago jokoan, herri zahar baten identitatea eta norberaren identitate kulturala. Salamancako Unibertsitate Pontifizioko Irakasle Eskolan ari naiz Magisteri-tza ikasten. Hezkuntzaren sozializazioa dut ikasgaietako bat eta irakasleak joan den astean zera erran zidan euskalduna nintzela jakin zuenean: "Identitatea kenduz gero, ken-tzen digute dena. Horregatik iristen da pertsona inmolatzera. Sentitzen duelako ezin duela deus gehiago galdu, identitatea kenduz dena kendu diotelako, bizitza bera. Beretzat hiltzea ez da deus ere, ez zaio inporta, hil aitzinetik hilda baitago".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |