Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

etxebizitza eskubidea ukatzen dela salatu du zagak

Zarauzko Gazte Asanbladaren ustez, Udala "arazoa estaltzen" ari da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Zarauzko Gazte Asanbladakoen iritziz, "Zarauzko Udalak etxebizitzarekin jolasean jarraitzen du". Gazteek bidalitako prentsa ohar baten bitartez, "etxebizitza duin bat edukitzeko eskubidea ukatzen dela" salatu dute.

"Eskubidea zozketatzen dute eta orain gainera, ekintza sinbolikoak egiten dituzte. Ia guztioi iritsi zi-tzaigun udaletxetik eskutitza, Zarautzen 12 etxebizitza sozial zozketatu behar dituztela esanaz, eta nola ez, zozketa horretan parte hartzeko baldintzak azalduz. Eskolan ere esaten ziguten eskubideak eta betebeharrak genituela... baina gezurra. Betebeharrak besterik ez genituen eta eskubideak beraiek nahi zituztenak. Eta orain berdin jarraitzen dugu", nabarmendu dute Zagako kideek. "Ez al da ironikoa (edo adar jotzea), Zarautz guztia etxez josten den bitartean 12 etxebizitza sozial bakarrik zozketatzea? Adar jotze galanta... eta zergatik zozketatu eskubidea bada? Ekintza sinbolikoa dirudi zerbait egiten ari direla sinistarazteko", azaldu dute. Etxebizitza sozial horiek gehienez bost urterako izango dira, urtez urte luzatzeko aukerarekin eta Zagaren ustez, bost urteren ondoren arazoak berdin jarraituko du. "Zarauzko Udala etxebizitzarekin dagoen arazoa estaltzen saiatzen ari da", gaineratu du.

"Bideak egiteko familiak bizi diren etxeak azkar desjabetzen dituzten bitartean, Zarautzen 3.875 etxebizitza huts egonda, zergatik ez dira etxe horiek desjabetzen? Edo alokairuan jartzera behartzen?", galdetu du Zagak. "Zenbat eta etxe gehiago egin orduan eta etxe huts gehiago egongo dira", nabarmendu dute gazteek. Erraztasunak "ez zaielako komeni" ematen ez dituztela ere salatu dute. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |