|

Gaztetxearen 2. urteurrenean egindako Urola ibaiaren jaitsieran.argazkia: k.f.
Azpeitia. Azpeitiko gaztetxeak Kontu lepo izeneko aldizkaria kaleratu berri du, bertan egiten dituzten ekintza desberdinak eta lantaldeek jorratzen dituzten gai guztiak jakitera eman eta herriarekin komunikazioa hobetzeko helburuarekin.
Gazteen arteko komunikazio falta hobetzeko asmoz, eta Azpeitiko gazteen mugimendua aurrera doan heinean, herrira begira fanzine bat ateratzea beharrezkoa zela uste zuten gaztetxeko kideek: "Askotan, gaztetxean egiten diren ekintzen berri ez da iristen herrira eta aldizkariaren bidez, antolatzen diren ikastaro, musika emanaldi eta hitzaldien informazioa eman nahi dugu. Kontu lepo gazteon hartu emana eta komunikazioa bultzatuko duen lan tresna eta bide bezala ikusi dugu", adierazi zuen aldizkariaren arduradunetako bat den Enara Arregik.
Lehenbiziko zenbakiko 100 ale inguru argitaratu dituzte eta herriko tabernen bidez banatuko dituzte. Aldizkaria hamasei orrialdez osaturik dago eta gaztetxeko ekin-tzez gain, gazteengan eragina duten arazo sozialen informazioa ere eskaintzen da, hala nola, lehenbiziko zenbaki honetan Abiadura Handiko Trena eta Saharako egungo egoera, besteak beste, hizpide dira.
"Ez dira gaztetxea edo bertan egiten diren gauzak eta ekitaldiak bakarrik esplikatuko, beste parte asko ditu. Honela, Kanpora begira atalean, adibidez, herrialde bat hartu eta aztertu egiten da, kasu honetan, Sahara hartu dugu. Hala ere gai batzuk finkoak izango diren arren, besteak ale bakoitzean alda-tzen joango dira", azaldu zuen Arregik.
Kontu lepo aldizkaria nahi duenak taberna desberdinetan lortzeko aukera izango du euro baten truke: "Azken finean, prezioa sinbolikoa da, irakurtzea nahi duen pertsonak erraz egiteko aukera izango du eta. Oraingoz ale asko saldu dira, baina gutxi batzuk badaude soberan eta agian, herriko ikastetxeetan banatuko ditugu", esan zuen gaztetxeko kideak.
Hurrengo Kontu lepo fanzinearen zenbakiarekin lanean hasi diren arren, oraindik ez dute erabaki aldizkariaren maiztasuna. "Hemendik bi edo hiru hilabetera uste dugu kaleratuko dugula hurrengo zenbakia, izan ere, maiztasun jakinik gabeko aldizkaria da oraindik ere", agertu zuen Arregik.
Pelikula eta karta jokoa Azpeitiko gaztetxeak antolatutako ekitaldi desberdinekin jarraituz, gaur arratsaldean La cuarta Guerra Mundial filma ikusteko aukera izango da 18.00etatik aurrera. Otsailaren 22an, berriz, eskoba txapelketa jokatuko da 21.30ean hasita. Bikoteka jokatuko da lehiaketa eta parte hartu nahi duten pertsona guztiek egun berean joan beharko dute gaztetxera izena ematera.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |