|

Errenteria. Ereintza elkarteak bere 50. urteurrena ospatzeko, hiru txistu kontzertu prestatu ditu. Horietako lehenengoa Errenteriako udaletxeko arkupetan eskainiko dute Ereintzako txistulari beteranoak gaur 13.00etan.
Lehenago, goizeko 9.00etan diana-kalejira bat egingo dute herriko erdiguneko kaleetatik zehar, tronpetalarien laguntza izango dutelarik.
Parte hartuko duten txistulariak 1960 eta 1970 hamarkadetan Ereintzan osatutako txistulari talde iraunkorretan ibilitakoak dira. Duela urtebete bildu ziren berriro urteurrenaren aitzakiarekin eta, antolatzaileek adierazi dutenez, ilusioz beterik aritu dira kontzertu hau prestatzen.
Lehenengo txistuak Iñigo Mitxelena, Mikel Ugartemendia, Xabier Izagirre eta Josetxo Oliveri izango dira. Bigarrenak, berriz, José Miguel Izagirre; Iñaki Zapirain eta José Miguel Gallastegi.
Silboteak Patxo Martinezek, Olegario Izagirrek eta Pello Ibargurenek joko dituzte eta atabalak, Salba Bengoetxeak eta Ramon Izagirrek.
Tronpeta-joleak Beñat Arbelaitz eta Xabier Susperregi izango dira. Emanaldian Ereintzako ereserkia joko dute. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |