|

Haurrak Gazte Informazio Bulegoan merienda egiten.argazkia: k.f.
Azkoitia. Gazte Informazio Bulegoak eta Abarketatxo ludotekak Aste Santuko Pazko asteko oporraldietako egitarau zabala prestatu dute. Hamabi eta hamazazpi urte bitarteko haur azkoitiarrek ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute martxoaren 25ean hasi eta 28ra arte.
"Gabonetan egiten dugun bezala, Udaberriko ekintzak Aste Santuan egiten ditugu. Azken finean, Pazko astea izaten den egitasmo honen bidez gazteen dinamizazioa suspertu nahi da, gazteen aisialdia era egokian erabiltzen erakutsi, lagun artean egon eta partehartzea bultzatzea herriko haurren artean", azaldu zuen Gazte Informazio Bulegoko arduraduna den Esther Sudupek.
Modu honetan, Pazko asteko ekintzak martxoaren 25ean hasiko dira, goizez mus txapelketa eta mahi jolasak izango dira 10.00etatik 13.00etara bitartean eta arratsaldean, berriz, play-station saioa egingo da GIBeko egoitzan. Hurrengo egunean, goizez eskulanak antolatuko dira eta arratsaldez squash txapelketa jokatuko dute.
Martxoaren 27an, aurtengo egitarauaren baitan sartutako lehenbiziko irteera egingo da. Gazteak Lastur herriko paintball gunera joan ahalko dira eta egun osoko ekitaldia izango da. Parte hartu nahi dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Azken egunean, aldiz, goizez Olaberriko karting-etara joango dira eta arratsaldez, Pazko astea ospatzeko merienda egingo dute.
Aurtengo egitarauak ez du berrikuntzarik ekarriko, paintball jolasa aurrez antolatuta duten arren, azken bi urteetan ez da egin eta aurten berriro antolatzea erabaki dute. "Urtero ekitaldi hauek izaten duten harrera oso ona izaten da, izan ere, 120 pertsona inguruk ematen dute izena. Kopuru ona dela deritzogu, Aste Santuan familia asko oporretara joaten direla kontutan hartzen badugu behintzat. Gainera, egitaraua gazteek proposatutako ekin-tzekin osatu dugu eta horrek ere asko laguntzen du parte-hartze handiagoa izateko", gaineratu zuen Sudupek.
Izen-emate epea zabaldu dute GIB-en eta otsailaren 29ra arte egongo da irekita: "Epea asteazkenean zabaldu zen eta karting irteerak izugarrizko arrakasta izan du eta plaza guztiak bete dira", adierazi zuen GIB-eko arduradunak. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 026027 telefono zenbakira deitu edota Bizenta Mogel kaleko egoitzara joan beharko du.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |