Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

gaur hasiko da beterriko i. bertsolari txapelketa

Andoaingo Santakruz elkartean izango da lehen kanporaketa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zizurkil. Gaur jarriko da martxan Beterriko I. Bertsolari Txapelketa. Andoaingo Santakruz elkartean izango da kanporaketa, 20.30ean. Zilarriturri taldea, alegia, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Izagirre bertsolariez osatutakoa, Lapurtxulo taldearen aurka arituko da bertsotan, Iñaki Gurrutxaga, Mantxi eta Beñat Lizasok osatutako taldea.

Jon Zaldua izango da saioko gai-jartzailea. Afarirako txartelak aurretik Larramendi Bazkunaren egoitzetan erosi ahal izango dira, bertso-afariak egingo diren tokian tokiko elkarte eta jatetxeetan eta, azkenik, ondoko saltegietan: Andoainen Ernaitza eta Stop liburu dendetan eta Villabonan Ogigoxo okindegian. Txartelak telefonoz ere gordearaz daitezke (943 300733), aurretik ordainduz gero. Tiket bakoitzak 20 euro balioko dute.

plaza berriak "Bertsolari gazteei plaza berriak eta jendaurrean jarduteko eta trebatzeko aukera eskaini eta bertsozaletasunaren erroak Beterrin sakonago tinkatzeko helburua dugu", azaldu zuen Jon Unanue, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna elkarteko lehendakariak. Gaur hasi eta martxorako bitarte luzatuko da Beterriko Bertsolari Txapelketa.

Bi ezaugarri berezi izango ditu hastear den lehiaketak: lehenik, 26 eta 32 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta egongo da eta, bigarrenik, bertso-lehia taldekakoa izango da, alegia lau taldek parte hartuko dute txapelketan eta talde bakoi-tzean hiruna bertsolari izango dira. Hala, hiru saiok osatuko dute txapelketa, bi kanporaketa saio eta finala izango baitira. Saio guztiak bertso-afari gisa antolatu ditu elkarteak.

Bi lagunek osatuko dute kanporaketa saioetako eta finaleko epaimahaia. Hirugarren epaimahaikidea entzuleak izango dira, aukera izango baitu botoa emateko.

Ondorengo kanporaketa otsailaren 22an izango daAmasako kultur etxean, eta martxoaren 1ean Asteasuko Iturriondo jatetxean izango da final handia. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |