|

Lezo. Gaur gauean, 22.30ean, Lezoko Gezala auditoriumak Bertsotramak ekitaldia eskainiko du. Bertan, Jon Maia, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio bertsolariak saiatuko dira hitzekin eta doinuekin duten trebezia erakusten. Tramagilea, berriz, Josu Goikoetxea da. Hau izango da Lezoko bertso hilabetearen lehenengo ekitaldia.
"Jaietatik kanpo herrian ez zen bertso ekitaldirik antolatzen. Aurrerantzean, ordea, otsaila bertsoaren hilabetea izan dadila nahi dugu", azaldu zuen Jon Legorburu zinegotziak. Adierazi zuenez, Mañontzi bertso eskolak proposatu zuen ekimen hau. Hortaz, Udala eta Mañontzi arduratu dira antolakuntzaz. Halaber, Hezikuntza guraso elkartearen eta Pasaia-Lezo Lizeoaren babesa izan dute.
Asier Salaberriak, Mañontziko kideak, gaurko emanaldira "goi mailako bertsolariak" etorriko direla (Jon Maia, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio) eta "gozatzeko moduko ekitaldia" izango dela azpimarratu zuen.
Nahiz eta gaur lehenengo saioa izan, astelehenetik Euskara eta Kultura aretoan Hitzak egin gaitu ezer erakusketa zabalik dago. Hilaren 29ra arte egongo da ikusgai. Ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Otsailaren 28an herriari irekita dagoen bisita gidatua egingo dute, 19.30ean.
Bestalde, hilaren 21ean 19.30ean Gezala auditoriumean, berriz ere, Andoni Egaña bertsolariak hitzaldi bat emango du. Jorratuko duen gaia ahozkotasuna izango da.
Baina hilabete honetan etxeko txikienak bertsolaritzara gerturatzeko agerraldiak ere antolatu dituzte. Hala, hilaren 29an Gezalan 18.00etan, Hitzen lapurra izeneko an-tzezlana eskainiko dute. Haurrei zuzendutako txotxongilo ikuskizuna izango da non bertsoaren gaia landuko duten.
Legorbururen iritziz, aurtengoa egitarau osoa da; helduentzako emanaldiak ez ezik haurrentzako antzezlanak ere daudela gogorazi zuen. Zinegotziak datozen urtetan ere jardunaldi hauek errepikatzea espero du.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |