Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

jose antonio irastorza, basozaina

"Artzain munduak badu bide bat etorkizunari begira lanbide honetan jarraitu nahi duenarentzat"

Jose Antonio Irastorza Enirio-Aralar Mankomunitateko basozaina da. Lanean hasi zenetik gaur egunera Aralarrek aldaketa nabarmenak jasan dituela adierazi arren, artzainen munduak etorkizuna baduela dio, hobekuntzak ere izan direlako bidean

Irudian Jose Antonio Irastorza Enirio Aralar Mankomunitateko basozaina.argazkia: a.a.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zaldibia. Jose Antonio Irastorza basozain lanetan 24 urte darama-tza Enirio-Aralar Mankomunitatean, dena den txikitatik izan da lotua Aralarrera, azken urteetan Altzagan bizi izan den arren jaio-tzez zaldibitarra baita bera.

Noiz eta nolaz hasi zinen basozain lanetan?

Aurten 24 urte egingo ditut basozain lanetan. Plaza bat atera zen eta horrela hasi zen guztia. Gainera, aitak beti izan ohi zuen bertan animaliaren bat edo beste eta ezaguna nuen lekua.

Zein dira zure betebeharrak Enirio-Aralar Mankomunitatean?

Nire lana nahiko orokorra da, baina batez ere, udara partean han ibiltzen diren abere, ardi eta behorrek egiten duten hango larreen aprobetxamendua gestionatzen dut. Hauen kopuruaren kontrola eta zaintza ere burutzen ditut eta ar-tzainen artean sor litezkeen liskarrak ere bideratzen ditut. Bestalde, mankomunitateko parte diren 15 herrietako kargu eta politikoei eguneroko berriak helarazten dizkiet eta bertan burutzen diren lan edo obren kontrolaz eta jarraipenaz arduratzen naiz. Nire egin beharrekoa azken batean nahiko polibalentea da.

Bertan lanean hasi zinenetik aldatu al dira inguru hauek?

Nik uste dut aldaketa nagusietako bat urte erdiz Aralarreko inguruotan bizitza egiten duten artzainen txabolak jasan dutela, beharrezkoa ikusten baitzen hauen hobetzea. Gainera, lehen egoera txarrean zeuden ganaduaren ur instalakuntzak ere eta horregatik, sondeo bidez ur ekarketak egin ziren 20 kilometrotako hodia jarriz txaboletara eta ganaduen asketara. Bestalde, lehen jendea Aralarrera udara aldean etortzen zen eta azken 20 urteetan aldaketa nabarmena antzeman da, orain udazken eta neguan izaten baititugu bisitari gehien. Nik uste dut hau gertatzen dela, jendea urrutiko mendietara joateko aukera daukalako egun, lehen ez bezala. Eta azkenik, gizarteak ere orain lehen baino gehiago errespetatzen du ingurumena eta sentsibilizatuagoa dagoela ikusten da.

2002an berritu zenuten Mankomunitatearen aktuazio plana, zein da honen helburua?

Plan honen helburua da gune hauen erabilera ona izateko kontrol edo mugak jartzea, gerora begira gauzak nondik nora joan behar diren ikusteko. Esaterako, bertan zenbat artzain txabola behar diren zehazten da, egun 35 direlarik. Lehenengoz plan hau egin zenean, 1994an, beste 5 edo 6 bat ere baziren, baina kendu egin dira, leku edo egoera txarrean zeudelako. Bestetik, ganadu, behi eta behorren ustiaketa normal eta on baterako limitea edo topea ere zehazten da eta hau, 1.400 burutan dago orain.

Nola jaso dira neurriok artzainen eta herritarren artean?

Kontu hau nahiko debatitua izan zen, azken hitza beti komunitateak baitu. 2001ean eskaera gogor bat egin zen artzainen artean, txaboletara pistak jartzeko. Baina egun kontu hori badirudi itzalia dagoela, zailtasun hauen ondorioz Diputazioak dirulaguntzak ematen baitizkie. Gainontzekoan, jendea nahiko ados dagoela iruditzen zait.

Nola ikusten duzu Aralarko egoera, zertan zabiltzate orain lanean?

200.000 euroko dirulaguntza jaso dugu Diputaziotik eta hauekin txabolak hobetuko ditugu. Nahiz eta hauek kanpotik nahiko ondo egon, denak berdinak eta harrizkoak egingo ditugu. Jada orain itxurari dagozkion hobekuntzak burutzen ari gara baita ere. Nik uste dut Aralarreko inguruotan oso belar goxoa daukagula, nahiz eta gune aldapa-tsua izan. Hori dela eta, orain adibidez, Ataundik eta Amezketatik eskatu digute tokia bertarako.

Nola ikusten duzu Aralarko etorkizuna?

Esan liteke inkognita bat dela artzainen etorkizuna, geroz eta gutxiago daudelako lanean eta bakoitzak abere gehiago ditu, baina ikusten da badela bide bat lanbide honi heldu nahi dionarentzat. Gainontzeko mendiekin alderatuz gero, gurean gazte jende asko dago lanean eta hori ona da. Datorren urtean gainera Mankomunitateak 600 urte beteko ditu eta oraindik zehaztu gabe daukagun arren, zer edo zer egitea gustatuko litzaiguke hau ospatzeko. Guk buruan dugun ideia liburu bat argitaratzea litzateke herritarrei bertakoen berri emateko baina oraindik ez dugu ezer zehaztua.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esandakoak
LAS FRASES
"Jendea lehen udara aldean etortzen zen baina orain udazken edo neguan izaten dugu bisitari gehien"
"Datorren urtean mankomunitateak 600 urte beteko ditu eta zer edo zer egin nahiko genuke ospatzeko"
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |