|

hernani. Tren zerbitzua hobetzeko helburuarekin, Renfeko zerbitzuei eta azpiegiturei buruz Gipuzkoan egin duen diagnosia eman berri du aditzera Eguzki ekologista taldeak eta Hernaniri dagokionez, azpiegitura mailan ikusi dute hutsik handiena.
Zentzu horretan, apeadero bidean egun 95 eskailera gainditu behar direla eta igogailua ahalik eta azkarren jartzeko beharra adierazi dute. Gainera, trenbide azpiko pasalekuan ere eskailerak daudela ohartarazi dute. Trenera iristeko koska, zerbitzuaren puntualitate eza eta euskararen presentzia txikia ere nabarmendu dituzte, besteak beste. Gauza positiboen artean, bizikletak eramateko aukera ematen duela trenak, prezioak eta garbitasuna aipatu dituzte.
Amaitze aldera, "AHTn 6.000 milioi euro gastatzea astakeria dela eta aurrekontu horren %1 nahikoa litzatekeela Renferen zerbitzua hobetzeko" adierazi dute. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |