
MIKROAK , makroak eta bestelako mikroak.
Hasteko, digresio txikia. Ia egunero begiratzen dudan Internet gune batean mikro-ospearen inguruko idazkia irakurri dut aste honetan. Funtsean, eta beti ere idazkiaren arabera, Internetek publiko txikiko ospea posible egin du. Gurean, ordea, betidanik horrelakoa izan da ospea, euskaldunen artean behinik behin. ETB-1ean ospetsua dena ospe txikikoa da. Ez dut lana gaizki egiten duenik esan nahi, baizik eta jende gutxik ezagutuko duela. Mikro-ospea.
Jarraitzeko, telebista saioa. Astearte gauean pobreziari buruzko erreportaje-dokumentala jarri zuten Txori Euskaldunaren katean. Saioak Ertz Ertzean zuen izena eta hemen zegoen kokatuta; hots, munduak Euskal Herria izena hartzen duen honetan. Hainbat jendek txirotasunera jauzia egiteko arriskuan dagoela zioen, hain zuzen 450.000 pertsonez hitz egiten zuen telebista lan horrek. Honetaz oso jende gutxi jabetzen dela gaineratu behar da ere. Lana galdu, bikotearengandik berezi, edo alarguntzea; ez omen da askoz gehiago behar pobrezian sartzeko. Mikroekonomia.
Sakontzeko, azalpen teknikoa. Gauzak handiak direla esateko erabiltzen da makro aurrizkia. Ikus-entzunezkoen alorrean ñabardura dauka hitz horrek. Makroa erabiltzen da gauzak gertutik grabatu edo argazkia atera ahal izateko. Hau da, gertu-gertutik gauza txikien irudia era egokian ateratzeko erabiltzen den lente motari deitzen zaio makro.
Eta bukatzeko, teoria. Pobrezia ere mikro-ospetsua da, nahiz eta oso hedatua dagoen auzia izan. Jende gutxik ezagutzen duen arazoa. Agian, telebistak bere makroak jar zitzakeen arazo honen gainean. Mikroak txikiak izanagatik ere garrantzitsuak dira, dela mikroklima, mikro-ospea edota mikroekonomia. Ertz Ertzean bezalako saioak garrantzitsuak dira ere, pobrezia bezalako gaiek kameren markroak behar dituztelako, eta baita soinu mikroak ere.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |