Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Asteburuan zabalduko dute Baleikeren bigarren eskuko liburu eta disko azoka

zumaia ko elkarteak bildu duen materiala salgai izango da larunbat eta igandean

Darahli elkarteak jasoko du azokan bildutako dirua Saharara bidaltzeko eta ostiralean aurkezpena egingo du

Pertsona ugari Baleikek antolatutako bigarren eskuko liburu eta disko azokan.argazkia: utzitakoa

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumaia. Asteburuan zabalduko dute Baleike Kultur Elkartearen bigarren eskuko liburu eta disko azoka. Bizilagun eta bisitariek larunbat eta igandean izango dute aukera Zumaiako elkarteak bildu duen materiala erosteko. Hitzordua Oxford aretoan izango da, 11.00etatik 14.00etara eta 17.30etik 20.30era.

Baleikeko arduradunek jakinarazi dutenez, abenduan deialdia egin zutenetik material ugari bildu dute. Azokara gerturatzen direnek zumaiarrek eta kanpokoek emandako liburu, komiki, DVD, disko, bideo, jokoak... eskuratzeko aukera izango dute. Bildutako materiala originala dela nabarmendu dute eta ez dute etxean egindako kopiarik onartu. Zumaiako elkarteak laugarrenez antolatu du azoka eta helburuak Baleikeren jarduera zabaldu, irakurzaletasuna bultzatu eta lankidetza proiektu bat diruz laguntzea dira.

sahara laguntzeko Asteburuko azokan saldutakoarekin lortutako dirua kooperazio proiektu batetara bideratuko dute Baleikeko kideek. Urtero 4.000 euro inguru lortu dituzte eta aurten Zumaiako Darahli elkartearen bitartez Saharara bidaliko dute dirua. Darahlik proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu bihar, 19.00etan Oxforden. Hasiera batean Saharan kultur etxe bat egitea zen beraien asmoa baina hango beharrak ikusi eta gero, 20 eguzki plaka eta eskoletarako materiala bidali dituzte. Larunbat eta igandean bildutako diruarekin ordainduko dituzte gastu horiek. Halaber, datozen asteetan martxan jarriko duten senide-tze kanpaina azalduko dute.

Bilketan arazorik ez dute izan arduradunek eta jende ugari gerturatu da Zumaiako turismo bulegora materiala emateko. Horrez gain, Euskal Herriko zenbait argitaletxe eta diskoetxekin ere harremanetan jarri dira liburu eta diskoak jasotzeko. Gainera, nahi duenak asteburuko azokan bertan materiala emateko aukera izango du. Prezioari dagokionez, euro bat, hiru, bost edo hamar eurotan salduko da materiala.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |