Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lagun Onak Mendi Bazkuna Jaizkibelera joango da otsailaren 23an

Igandean Hirukurutzeta Megalitotegia ikusteko aukera izango dute Azpeitiko umeek

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Lagun Onak Mendi Bazkunak Jaizkibelera antolatu du irteera otsailaren 23rako. 8.00etan abiatuko dira herriko plazatik eta Jaizkibel mendia igotzeaz gain, irteeran parte hartuko duten pertsona guztiak Astigarragako Gartziategi sagardotegira joango dira bazkaltzera eta 21.00etan itzuliko dira Azpeitira.

Izen emate epea otsailaren 20an itxiko da Mendizaleen tabernan eta bazkideek sei euro ordaindu beharko dituzte, ikasle eta langabetuek bost euro eta gainontzekoek, berriz, bederatzi euro. Ordainean autobusa bakarrik sartzen dela adierazi zuten arduradunek, sagardotegiko bazkaria bertan ordaindu beharko baita.

Arkeologia Igande honetan, aldiz, Azpeitiko haurren txanda izango da eta Antxieta Arkeologia taldeak gidaturik, Hirukurutzeta Megalitotegia ikusteko aukera izango dute gaztetxoenek.

Goiz ibilaldia izango da igandeko irteera eta 8.30ean aterako dira Enparantza Nagusitik. Izena emateko azken eguna gaur izango da Lagun Onak elkartearen tabernan eta parte hartu nahi duten mendizale guztiek hiru euro ordaindu beharko dituzte. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |