Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lezok Aste Santurako aurreikusten du Urdaburu kaleko obren amaiera

bide horretako bi aldeetako espaloiek bi metro ko zabalera izango dute orduan

Trafikoa norabide bakarrean mantenduko da, autoen estazionamendurako plazak ez galtzeko asmoarekin

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lezo. Urdaburu kaleko hiritartze lanak Aste Santurako, datorren hilabetearen erdialderako, bukatuta egotea aurreikusten du Lezoko Udalak. Lan hauen ondorioz, Ijurko auzoko kale honetako bi aldeetako espaloiek bi metroko zabalera izango dute, Elbarritasun Legeak egun agintzen duen moduan.

Gainera, aparkaleku kopurua mantendu arren, kalea norabide bakarrekoa izango da. Beraz, aurrerantzean Ijurkoko dorreetatik sartu ahal izango dira autoak soilik. Auñamendi kalera joateko, adibidez, Gorbea kaletik pasatzen ari dira autoak gaur egun, Urdaburu kalea norabide horretan itxita dagoelako.

Momentu honetan, Aizkorri kalean bizi diren bizilagunen etxeko isurbidearekin zenbait arazo daudenez, hoditeria aldatuko dute eta ondoren espaloiaren lanekin hasiko dira. Hau da Ijurkoko auzoko berrurbanizazio lanen hirugarren eta azken fasea.

Eremu honetako lanak 2007ko azkeneko hiruhilabetean hasi ziren. Lehenengo eskuhartzean, euri urak Zubitxo errekaraino kanalizatzeko metro bateko diametroa duen hodi berri bat sartu zuten. Aurreneko fase hau Jaizkibel hiribidea eta Aralar kalearen arteko eremuko (1. sektorea) urbanizazio lanekin lotura zuten.

Bigarren fasean, bide horretako hasierara jo zuten, Etxandi elektrizitate denda dagoen lekura hain zuzen. Urrats honetan, lanek astebete iraun zuten. Hirugarren faseak, berriz, Urdaburu kale osoa hartu du.

Lanak faseka egin dituzte, hau da, fase bakoitzeko lanak bukatzen zirenean kalea edo eremua ireki-tzen saiatzen ziren autoek aparkatu ahal izateko. Estazionamenduaren arazoa arintzeko asmoz, Aralar kalean inausketa bat egin zuten bertan behin behineko aparkaleku txiki bat ipintzeko. Azpiegitura hau obrengatik kendu diren plazen alternatiba izatea bilatzen zen.

Bide batez, eta ur hoditeria berri-tzeaz gain, Urdaburu kaleko lokalek duten arazo bat konpontzen saiatu da Udala. Ijurko auzoko etxebizitzek 35 urte dituzte eta kutxatilak lokaletan daude. Urdaburu kaleko bajuetako kutxatilak zaharrak dira eta euria egiten duenean trabatu egiten dira eta, gainera, usain txarra sortzen dute.

Arazo horiek konpontzeko, Udalak jabeekin bildu da eta hitz eman die Urdaburu kaleko hoditeria sar-tzearekin batera, kaleko espaloiak handitzen dituztenean, etxeetako kutxatilak ere berritu eta espaloi azpian jarriko dituztela. Ijurko auzoak 40 urte bete dituela eta horko hoditeria oraindik ez dela aldatu nabarmendu zuten Udaletik.

Obra eta Zerbitzuetako zinego-tziak, Jon Legorburuk, adierazi zuenez, bizilagunekin lauzpabost bilera izan dituzte. Batzar hauetan, lanen nondik norakoak azaltzeaz gain Udalak bertan jasotzen ditu bizilagunen kezkak eta arrangurak. Lezoko udal taldea herritarrekin komunikazio iraunkorra izaten saiatu dela gogorazi zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |