|

Irudian Maria Dolores Mendizabal lora saltzaile aramarra.argazkia: a.a.
ordizia. Azokan atzo larrosa dozena izan zen protagonista nagusiena. Aurreko astean jada landarea ikusi ahal izan genuen arren, San Valentin eguna dela eta dozenaka ere saldu ziren oraingoan. "Bihar -gaur- San Valentin eguna denez dozenaka ekarri ditugu merkatura, ondo saltzen dira eta egun honetan", azaldu du Aramako Maria Dolores lora saltzaileak.
Bestalde, azken asteetan bezala, produkturik salduenak barazkiak, fruta eta gazta izan ziren eta ez zen nobedaderik izan hauen artean.
Abereei dagokienenez, atzo 66 arkume buru izan ziren eta 2,90-3 eurotan. Zizak ere izan ziren, 90 gramo, aurreko astean bezala kiloa 150 eurotan saldu zen.
Saltzaileak arduratuta zeuden atzo datorren asterako iragarrita dauden izozteekin. "Baba lorea hasi da ateratzen baina, espero dugu datozen hotzek kalterik sor ez dezaten", azaldu du Edurne Jauregi saltzaileak.
Kanpoko produktuen kasuan anana garestitu egin zen, 3,50 eurotara eta pipermorroa 2-2,50 eurotan izatetik 2,50-3 eurotara pasa zen. Orburuak, aldiz, beherapena jasan zuen, Murtziakoa 2,50-3 eurotan saldu zelarik, Zaragozakoa 2,25 eurotan, eta Valentziakoa mantendu egin zen 2,50-3 eurotan. Txileko gereziak ere 10 eurotik 8ra merkatu ziren eta marrubia 4-5 eurotan saltzetik 3,50-4 eurotan geratu ziren atzo.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |