Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Haurrak, benetako antzezle

Martuteneko Arantzazuko Ama eskolako antzerki tailerrak esperientzia berri eta aberasgarria bizitzeko aukera ematen die parte hartzen duten haurrei. Antzezlanaren estreinaldia ikasturte bukaeran egingo dute

Haur talde bat antzezlana taularatzen.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

O STEGUNERO, arratsaldeko eskolak hasi baino lehen, haurrak Martuteneko gaztelekua noiz irekiko zain egoten dira. Antzerki tailerraren eguna da, eta ikasturte amaierako antzezlana entseatzeko irrikitan daude.

Azken hiru urteotan esperientzia berri eta aberasgarri hau bizi ondoren, ikasturte honetan Martuteneko Arantzazuko Ama eskola an-tzerki irakaslerik gabe geratu zenean, haurrek ez zuten jarduearen desagerpena gogo onez hartu. Antzerkiaren munduan aspalditik dabilen Irene Alkizarekin harremanetan jarri zen orduan eskola, eta 2008ko urtarrilean berriz ekin zioten antzerki tailerrari.

Hamabost haurrek osatutako talde banarekin elkartzen da astero Irene Alkiza; talde batean, 7 eta 8 urteko haurrak daude eta, bestean, 9 eta 10 urtekoak. Ikasturte amaierako jaialdirako prestatzen ari diren lana antzeztea du helburu tailerrak, baina horrez gain, haurren berezkotasuna eta ekimena bideratzeko oso modu baliagarria dela kontsideratzen du irakasleak: "Hasiera-hasieratik izan da erraza ikasleekin lan egitea. Lehen egunetako lotsari aurre egiteko ariketa batzuk prestatu genituen, baina jarrera paregabea izan dute beti, eta berehala erakutsi zuten parte hartzeko eta sormenari ateak zabaltzeko gogoa".

Bi taldeen artean alde handia sumatzen du Irene Alkizak, adina dela eta: "Bi urteko alde hori oso erabakiorra da antzezteko garaian. Nagusiagoak direnekin izugarrizko energia pila gastatzen dugu beti, eta txikiekin egiten dugun lana, berriz, askoz ere goxoagoa da".

Bi taldeekin antzezlan bera lan-tzea zen hasierako asmoa. Baina tailerra hasi zutenerako, 9 eta 10 urteko haurrek eurek asmatutako obra antzeztu nahi zutela esan zioten irakasleari. Prest zeukaten guztia, haur bakoitzak egingo duen pertsonaia eta guzti. "Oso ongi iruditu zitzaigun, eta hori bera prestatzen ari gara jaialdirako". Denen artean lanari izenburua jartzea besterik ez zaie falta.

Txikien taldeak, berriz, aurrez prestatutako antzezlana egingo du. "Komenigarriagoa da, adin honetan, beraien gaitasunetara egokitutako obrak lantzea, eta Momo izeneko lana ari gara prestatzen".

Ikasturte amaierako jaialdia ekainaren 6an izango da, eta ordura arte klase gutxi geratzen zaizkien arren, gogor egingo dute lan estreinaldirako.

Entretenitzeko eta irudimena lantzeko tresna indartsua da an-tzerkia. Baina Irene Alkiza haran-tzago doa eta emozioak bideratzeko ere oso lagungarria dela azpimarratzen du. "Haurrek naturaltasun handiz adierazten dituzte emozioak. Barre egiteko gogoa dutenean, barre egiten dute eta zerbait gaizki iruditzen zaienean haserretu egiten dira. Antzerkiaren bitartez emozio horiek bideratzea da gure helburua. Azken finean, haurrek konfiantza izatea eta beldurra desagertaraztea da gure asmoa".

Zentzu horretan, haurren ame-tsei ere berebiziko garrantzia eman behar zaiela uste du irakasleak, denboraren poderioz amets horiek alda badaitezke ere. "Tailerreko mutil batek, esate baterako, zinema-aktore izan nahi du eta animoak ematen dizkiogu bere ametsa alde batera utz ez dezan".

Bestalde, guztiei protagonismo bera ematea ezinbestekoa da, denek baitute esatekorik. Honenbestez, bakoitzak bere iritzia emateko eta bere benetako izaera ezagutzera emateko giroa sortzen saiatzen da Alkiza. "Bederatzi eta hamar urteko haurrei argi utzi diegu denen iritzia errespetatu behar dutela antzezlanaren elkarrizketak asmatzeko orduan. Izan ere, denon artean egindako lana izan behar dela ulertu behar baitute".

Kontzeptu teoriko guzti horiek praktikan jartzeko, berriz, hainbat ariketa prestatu ditu irakasleak. "Tentsioak askatzeko, musika jarri eta nahi duten bezala dantza egiteko esaten diegu. Konfiantza lantzeko, berriz, oso ariketa polita egin izan dugu: begiak itxita dituztela, niregana korrika etortzea, hain zuzen".

Dena den, unean-unean sortzen diren egoeretara bereziki egokitutako ariketak inprobisatu behar izaten dituztela adierazi du. "Energia ikaragarria dute eta beti egon behar gara erne. Batzuetan, mutilek borrokaren bitartez askatzen dute energia. Edo badira gidoiarekin konforme ez dauden haurrak ere. Haserretzen direnean, adibidez, haserre hori buruan gordetzeko eta antzezten ari diren unean sentimendu hori gogora ekartzeko esaten diegu. Haserrearen energia bideratzea oso garrantzitsua da, energia horri beste erabilera bat eman diezaiokegulako".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Haurrek konfiantza izatea eta beldurra desagertaraztea da antzerki tailerraren asmoa
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |