Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aldarrikapena goi mendietan

Emakumeak, euskaldunak, 40 urtetik gorakoak eta mendizaleak. Horrela dira Marimendi elkarteak Errusiako Elbrus mendira joateko prestatutako espedizioaren partaideak. Antolaketa Eibarren hasi dute

Espedizioan parte hartuko duten hainbat emakume Eibarko Arrate kultur elkartean egindako bileraren aurretik.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

O RAIN dela bi urte Mont Blanc mendiaren gailurra zapaldu ondoren, Marimendi elkarteak bere bigarren goi mailako mendi espedizioa antolatu du datorren udarako. Bertan, Euskal Herri osoko hainbat emakumek parte hartuko dute (24 gehienez); guztiak berrogei urtetik gorakoak, euskaldunak eta, nola ez, mendizaleak.

Marimendiren espedizio berria Europako mendirik altuena den Errusiako Elbrusera abiatuko da (5.642 metro). Partehartzaileak uztailaren 16an aterako dira Euskal Herritik eta 27an bueltan izatea espero dute. "Gailurra uztailaren 22an egitea polita lirateke; orain dela bi urte egun horretan heldu bait ginen Mont Blancera", aitortu dute mendizaleek.

Ekimen honetako partehartzaileek argi dute Errusiara joan aurretik lan handia egin beharko dutela, "batez ere gorputza eta hankak egiteko". Hori dela eta, mendizaleak irteera prestatzen hasi dira jada, Eibarko Arrate kultur elkartean asteartean egin zuten bilera batekin, hain zuzen ere.

Entrenamenduei dagokionez, "astegunetan bakoitzak bere kabuz entrenatzen du, norberaren aukeren arabera". Hala ere, "desnibelak akumulatzen joateko" taldeko irteerak egingo dituzte aurrerantzean hiru astetan behin, "Euskal Herriko eta Pirinioetako mendietara".

Berdintasunaren alde

Aisialdian eta kirolan

Marimendi elkartearen bigarren espedizioan 41 eta 66 urte arteko emakumeek parte hartuko dute. Gazteena, Ane Hernani Elorrion bizi den Bilbotarra izango da eta nagusiena, aldiz, Gernikako Marije Atxalandabaso.

Edonola, partaide guztien helburua berdina izango da: "Euskal Herriko emakumeen irrintzia goi gailurretara hurbiltzea", azaldu du Lutxi arrasatearrak.

Izan ere, Marimendiren espedizioak aisialdia, kirola eta aldarrikapenak uztartuko ditu.

Oarsoaldeako Uxue Berridiren hi-tzetan, "zorionez, emakumea leku publiko askotara heldu da azken mendean, lan munduan, politikan... berdintasunaren aldeko pauso garrantzitsuak eman dira hainbat arlotan, baina familian eta giro pribatuan oraindik ez dugu berdintasun hori lortu; eta hori da ekimen honen bitartez aldarrikatu nahi duguna; gizonezkoek bezala, guk ere badugula aisialdiaz disfrutatzeko gogoa, beharra eta eskubidea".

Espedizioan parte hartuko duten mendizaleak "ilusio handiarekin" daude, "Euskal Herriko emakumeen aldarrikapenak goi mendietara eramateko aukera dugulako".

Gainera, "kirola denontzat posible dela" uste dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Errusian kokatuta dagoen Elbrus mendiak 5.642 metroko altuera dauka eta Europako altuena da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |