Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Europara egokitutako zortzi titulu eskainiko ditu MUk datorren ikasturtean

moldaketa egitenlehena izango da euskadin mondragon unibertsitatea

Enpresa Zientzien arloko gradu bat eta Ingenieritzako beste zazpi prestatu ditu

Ezkerretik eskuinera, Iosu Zabala, Lander Beloki eta Bixente Atxa, atzoko aurkezpenean.argazkia: gorka estrada

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donosta. Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Eremua 2010ean sartuko da indarrean eta euskal unibertsitateak etxeko lanak egiten ari dira jada, beren hezkuntza eredua eta eskaintza akademikoa egoki-tzeko asmotan. Bide horretan, Mondragon Unibertsitateak (MU) espazio berrira moldatutako zortzi titulu eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera eta, gainera, pauso hori ematen duen lehen euskal unibertsitatea izango da. Eskola Politeknikoak ingeniaritza arloko zazpi gradu prestatu ditu eta Enpresa Zientzien fakultateak beste bat; guztiak ikasleen "gaitasunetan" eta ikaskuntza "autonomoan" oinarrituta daude.

Gradu horiek hiru edo lau urteko iraupena izango dute, Boloniako prozesuan ezarritako irizpideei jarraituz, eta gerora martxan jarriko dituzten espezializazio masterrekin jarraitzeko aukera izango dute unibertsitarioek. Hala jakinarazi zuten atzo Donostian egindako aurkezpenean MUko arduradunek. Iosu Zabalak, unibertsitateko errektoreak; Bixente Atxak, Eskola Politeknikoko zuzendariak; eta Lander Belokik, Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak, adierazi zutenez, "ezagutza teknikoen aldetik eta gaitasun pertsonalen ikuspegitik hobeto trebatutako" ikasleak sortuko dituzte egokitze lan horren ondorioz.

Eskaintza berriaren ezaugarriak aipatzeko garaian, "etengabeko ebaluazio sistema, irakaslearen eginkizun aktiboa eta inplikazio zuzena ikasprozesuan, ikaslea bere prestakuntzaren subjektu aktibo bihurtzea, atzerriko egonaldiak eta enpresa errealetan gauzatutako prestakuntza praktikoa" nabarmendu zituen Iosu Zabalak. Gradu berriak hiru hizkuntzako eredu batean oinarrituko direla gaineratu zuen: "amaitutakoan gutxienez euskara, gaztelania eta ingelesa jakingo dituzte ikasleek".

Datorren ikasturtetik aurrera europar espazio berrira egokitutako eta ingeniaritzaren arloko zazpi titulazio eskainiko ditu Goi Mailako Eskola Politeknikoak: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Mekanika, Industria Elektronika eta Automatika, Industria Antolamendua, Informatika, eta Industria Diseinua eta Produktu Garapena. Etorkizunean gradu hauek gutxienez bi masterrekin osatuko dituzte, Industria eta Telekomunikazioetako Ingeniaritzako bi masterrekin.

tresnak "Milurteko berriko ingeniariak etengabe eguneratu behar ditu bere prestakuntza, informazioa eskuratzeko gaitasuna eta inguruarekin duen elkarreragina", gogoratu zuen Bixente Atxak. Hori dela eta, profesionalei gaitasunak "etengabe eguneratu" ahal izateko tresnak emango ditu Eskola Politeknikoak.

Oñati eta Irunen kokatutako Enpresa Zientzien Fakultateak ere europar espaziora egokitutako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua eskainiko du datorren ikasturtean. Lander Belokik azaldu zuenez, lau urteko iraupena izango du eta enpresekiko harremana "estutzeko" balioko du. Disziplinako "ikuspegi orokor bat" emango badu ere, adar batean edo bestean espezializatzeko aukera emango du graduak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |