
Patxi Baztarrika, atzoko bilkuran.argazkia: iker azurmendi
donostia. Euskararen inguruko gogoeta "zabala eta askotarikoa" bultzatzeko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Politikari buruzko eztabaida gizarteratuko du. Euskararen Aholku Batzordea (EAB) abiapuntutzat hartuta, hainbat arlotako erakunde eta elkarteek parte hartuko dute gogoeta horretan, eta hiritarrek ere beren iritzia eman ahal izango dute Interneten bidez. Bide horren amaieran lortutako ondorioak jendartean zabalduko dituzte.
"Euskararen etorkizuna berma-tzeko erabilera da giltzarria. Horretarako, atxikimendu zabala eta askotarikoa beharrezkoa da. Hizkuntzaren inguruan dagoen adostasun hori berrindartu behar dugu", azaldu zuen Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuorde eta EABko lehendakariak. XXI. mende hasierako hizkun-tza politikaren oinarriak izenburupean abian jarri dute ekimen hori.
Hori da, hain zuzen ere, EAB berrituaren atal berezietako batek izango duen izena. Atzo Donostiako Kursaal Jauregian egindako bileran, 40 bat lagun elkartu ziren arlo hori abiarazteko. Kike Amonarriz, Joseba Arregi, Ramon Etxezarreta, Miguel Lazpiur, Pello Salaburu, Jesus Uzkudun, Mikel Zalbide eta Mikel Basaberen izenak aurki ziteztekeen aditu zerrenda horretan, besteak beste.
urte amaieratik Aholku organoa iazko urtearen amaieran berritu zuten eta joan den astean Toponimia , Terminologia eta Lege-garapenerako atalak martxan jarri zituzten. Atzo, berriz,XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak izenekoaz gain, Informazio eta KomunikazioTeknologiak (25 parte-hartzaile) eta Euskarazko hedabideak eta euskararen presen-tzia hedabideetan (24 parte-hartzaile) eztabaida guneak eratu zituzten. Hiru eremu horietan burutuko dituzten lan ildoak gizartearen eta erakunde publikoen jarduna orientatzeko aholkuetan gauzatuko dira.
XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak atalean "askotariko erakunde eta elkarteak" daude ordezkatuta. Aditu horietako bakoitzak, 40 orotara, beren ekarpena egingo diote gogoeta horri eta, horrez gain, eztabaida gizarteratuko dute Internet bitartez. Webgune berri baten bidez, hiritarrek beren iritzia eman ahalko dute. Emaitzak urte amaierarako osatu nahi ditu EABk, gizartearen baitan "iritzi trukaketa" bultzatze aldera.
Informazio eta KomunikazioTeknologiak atalean, euskarak Interneten bere presentzia izan dezan "lan arloak bultzatzea" izango dute ardurarik nagusiena. "Hizkuntza txikia da, baina bizi-tzeko arnasa behar du eta horretarako gaur egun IKTen arloa ezinbestekoa da", adierazi zuen Baztarrikak. Bestalde, hizkuntza teknoligietan dauden beharrizanak ere aztertuko dituzte arlo honetan.
Bestalde, Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izenburupean bilduko diren 24 adituek -komunikazioaren arloko profesional eta ikerlariak- euskal hizkuntzak komunikabideetan izan beharreko presentziari buruzko eztabaida egingo dute. EABren esanetan, euskal irakurle eta ikusle kopurua handitzeko "nolako produktuak" sortu behar diren aztertzen saiatuko dira, beti ere kontsumitzaileen ikuspegia kontuan izanik. "Euskaldun kopurua handitu da, euskarazko hedabideen eskaintza ere bai, baina beldur gara hiztunen eta erabiltzaileen arteko muga handitzen ari ez ote den", adierazi zuen Baztarrikak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |