Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Bergarako Olaso dorreko liburuen ardura bereganatu du Euskaltzaindiak

obrak kontserbatu etakatalogatu ko ditu akademiak

Ekimenaren helburua testuak berreskuratu ondoren publikoarentzat eskuragarri jartzea da

Andres Urrutia eta Jose Luis Elkoro, sinatzen.argazkia: utzitakoa

elene arrazola enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Leizarraga, Joanes Haranburu, Poza Lizentziatua, André Favyn, Axular, Pierre de L'ancre, Oihenart eta puntako beste hamaika autoreren obrak gehitu dizkio Euskaltzaindiak bere liburutegiari. Era horretan, euskal kulturan hain garrantzi-tsuak diren testu hauek berreskuratu, kontserbatu eta kataloga-tzeko parada izango dute Akademiako kideek. Ekimen hau Euskaltzaindiak Bergarako Olaso Dorrea Sorrerakundearekin urtetan bultzatu duen elkarlanaren emaitza izan da eta testu guztiak ikertu ostean, jendearen eskura jartzeko asmoa daukate.

Euskaltzaindiak eta Olaso Dorrea Sorrerakundeak azken honen ondare bibliografiko eta artxibistikoa Akademiaren ardurapean uzteko hitzarmena sinatu zuten atzo Bergaran eta Andres Urrutia, euskaltzainburua, eta Jose Luis Elkoro, Debagoienako elkarteko ordezkaria, izan ziren testua sinatzeko arduradunak. Akademiako buruak elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen "urtetako lanaren ondorioa izan delako eta etorkizunera begira gizartearentzat ondorio onuragarriak izango dituelako".

Izan ere, euskal kulturaren titulu aipagarrienak gorde dituzte gaur arte Bergarako liburutegian. Besteren artean, George Lacomberen bilduma inportanteenetakoa dago bertan eta baita XVI, XVII eta XVIII. mendeko beste hainbat obra garrantzitsu ere.

Bergarako liburuak Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzara eramango dituzte orain ikerketa lanak burutu ahal izateko. Bertan, testuak aztertu, kontserbatu eta katalogatuko dituzte. Urrutiak adierazi zuenez, egoera onean aurkitzen dira orokorrean liburuak, baina hala eta guztiz ere, "badaude denboraren poderioz pixka bat okerrago dauden batzuk ere".

Altxor literario hauek guztiak eguneratu ondoren, digitalizatu egingo dituzte jendearen eskura jartzeko helburuarekin. Horrez gain, liburu originalen kopiak egingo dituzte publikoak lehengo formatua kontsultatu ahal izateko.

"Testu hauek guztiak egungo teknologi berrietara moldatu nahi ditugu etorkizunera begira erabilgarriak izaten jarrai dezaten", azaldu zuen, ildo honetan, Urrutiak.

Helburu beraren atzetik, Interneten ere jarriko dituzte eskuragarri Olason gordetzen diren liburu guztiak gizarteari zabaltzeko asmoarekin.

urtetako lankidetza Olaso Dorrea Sorrerakundea Maria Dolores, Isidro eta Telesforo Monzonek eta Mari Josefa Ganuzak sortu zuten eta egun hainbat kidek osatzen dute fundazioa, horien artean Euskaltzaindia bera. Ondorioz, 1980az geroztik, etengabeko hartu-emanak mantendu dituzte bi elkarteek.

Bi hamarkada hauetan berebiziko garrantzia izan du Akademiaren Azkue Bibliotekak, batez ere Jose Antonio Aranak, Josune Olabarriak eta Pruden Gartziak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
liburu aipagarrienak
Leizarraga. Iparraldeko autorearen Testamendu Berria ren bi ale.
Joanes Etxeberri.Manual Devozionezkoa , Noelak eta Elizaraerabiltzekoliburua .
Joanes haranburu.Debocino escuarra, mirailla eta oracionoteguia .
Pedro Axular.Guero .
Kardinala Richelieu.Instruction du chrestien .
Jean Tartas.Arima penitentaren okupazione debotoak .
Imitatio Christi.Jesu-Christoren imitacionea .
Bernard Gazteluzar.Egia katolikoak .
Voltoire.Tresora .
Athanase Belapeyre.Katiximalaburra .
Francisco Elizalde.Apezandaco doctrina christiana uscaras .
Lizantziatua Poza.De la antigua lengua.
André Favyn. Histoire de Navarre.
Arnaut Oihenart.Notitia utriusque Vasconiae.
'Nafarroa Behereko Foruak eta Kostumak (1611)' .
'Lapurdiko kostuma (1514)'.
Henry Faure.De maritima veterum Hispainia .
Joseph Augustin Xaho.Voyage en Navarre, Histoire des basques despuis leur établissement dans les Pyrénées eta Philosophie des religions comparées .
Pierre Diharce de Bidassouet.Histoire des cantabre ou des premiers colons de toute l'Europe .
Jacques Faget de Baure.Essais historiques sur le Béarn .
Pierre de L'Ancre.Tableau de l'inconstance des mauvais anges et démons .
Antoine Dadin de Hauteserre.Rerum Aquitanicarum libri quinque .
Baltasar Etxabe.Discursos de la antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas.
Georges Desdevises du Dézert.
LAS FRASES
George Lacombe ondareko liburuak eguneratu eta digitalizatuko ditu Akademiak
Teknologi berrien bidez, altxor literario hauek gizartearen esku jarri nahi dituzte ekimenaren bultzatzaileek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |