|

Enekoitz Esnaola, Boni Alegria eta Olatz Prat, Kultualdiko kartelekin.argazkia: k.f.
Azpeitia. Uztarria Kultur Koordinakundeak VI. Kulturaldia antolatu du. Hiru astetan zehar herriko taldeen artean ekitaldiak egitea du ekimenak helburu eta, bide batez, Uztarriaren X. urteurrena ospatuko dute. Ekitaldiak ostiral honetan hasi eta martxoaren 8an amaituko dira, musika, antzerkia eta aurkezpen desberdinak eskaini ondoren.
"Aurten Uztarriak hamar urte beteko ditu martxoan eta hori izango da Kulturaldi honetako gairik nagusiena. 2002ko Kulturaldian, esaterako, kultur etxe baten beharra azpimarratu zen. Gaur egun, bistan da gauzak aldatu egin direla Azpeitian, Soreasun eta San Agustinpen kulturguneak egiten ari baitira", adierazi zuen Boni Alegria aktoreak.
Honela, hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendutako Hitzen lapurra haur antzezlana izango da ostiralean 17.30etik aurrera Iturri Txiki ludotekan. Otsailaren 20an Joxe Mari Elosua Egunkaria auziko abokatuak hitzaldia eskainiko du 22.00etan Aitonena Ien. "Gainera egun horretan bost urte beteko dira Egunkaria itxi zutenetik", gogoratu zuen Olatz Pratek, Karelean taldeko abeslari azpeitiarrak.
Hilaren 23an, berriz, euskarako ohorezko bazkidea izendatuko du Uztarriak. Ekitaldia 12.00etan hasiko da Aitonena Ian eta bertan emango dute jakitera ohorezko bazkidearen izena. Iaz, Kontxu Odriozola eta Mari Tere Garmendia omendu zituzten, Azpeitiko ikastolak izan zituen lehenbiziko irakasleak izateagatik.
Aurtengo Kulturaldiaren baitan, Kepa Urbieta kazetari gazteak bertsolaritzari buruzko liburuaren aurkezpena egingo du martxoaren 1ean. Lanak, herriko bertsolarien eta gai jartzaileen pasadizoak biltzen ditu.
Martxoaren 7an jaialdia izango da gaztetxean 22.00etatik aurrera. "Herriko taldeek hartuko dute parte. Pare bat orduko saioa izango da, eta sarrera doan izango da. Uztarria Kultur Koordinakundea 1998an sortu zuten herriko euskara eta kultur taldeek, eta orduan jendaurreko aurkezpena jaialdi baten bidez egin genuen Azoka plazan. Orduan bezala, herriko taldeekin jaialdia antolatzea erabaki dugu", azaldu zuen Pratek. Besteak beste, Mondocane eta Karelean musika taldeak, Lakrikun antzerki taldeak, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariek eta Saioa Lizarralde, Lurdes Alkorta, Aitor Alkorta eta Garikoitz Mendizabal soinujole eta txistulariek hartuko dute parte jaialdi honetan.
Kulturaldiarekin amaitzeko, berriz, ekitaldi berezia egingo da martxoaren 8an. Betharram aretoan hamar urteko ibilbideaz bideo emanaldia eta hitzaldi desberdinak izango dira 12.30ean. "Orain arteko Kulturaldietan bezala, ahal den egitarau pluralena antolatzen saiatu gara, bai arlo aldetik, baita taldeen partaidetza aldetik ere", agertu zuen Pratek.
Beharrak Uztarria Kultur Koordinakundea 1998. urtean sortu zen herriko euskara, kultura eta komunikazio arloak lantzeko: "Garai hartan egoera minimoaren azpikoa zen, Azpeitian ez zegoen euskara talderik, ezta teknikaririk ere, ez zegoen kutur etxerik, ez herri aldizkaririk... Blokeo eta noraez e egoeran geundela iruditzen zitzaigun eta fase berri batean sartu beharra zegoela", esan zuen Enekoitz Esnaola kideak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |