|

tolosa. Aurtengoan ere Tolosako Udalak diru laguntzak emango dizkie webgunearen edukiak osorik euskaraz dituztenei. Oinarri hauen helburua kultur, kirol, aisialdi, enpresa, merkataritza, ostalaritza eta oro har publiko zabalari interesgarri gerta dakiokeen informazioa eta edukiak, euskaraz, informazio teknologien bidez hedatzeko diru laguntzak jasotzeko baldintzak arautzea da.
Publiko zabalari interesgarri gertatzen zaion neurrian, erakunde eskatzaileari gastuak murriztea du helburu, euskararentzat garran-tzitsua den erabilera esparru honetan leku oparoa izan dezan bertako eta berezko hizkuntzak.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruetan proiektu edota informazioa sustatu eta aurrera eramaten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, egoitza sozial eta fiskala Tolosan baldin badute. Elkarte, erakunde edota norbanako eskatzaileen edukietatik abiaturik, webguneak sortu edota erdaraz sortuta daudenak euskaratzeko proiektuak dira diruz lagunduko direnak.
Eskaera inprimakia, egoki beteta, Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailera helarazi behar da. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |