|

Pasaia. Urte amaieran, Pasaiako Alkatetzak San Pedroko Torrea-tzeko urbanizazio obra handitzearen proiektua eta kontratazio espedientea onartu zituen. Plangintza honek eremu horretan komun publiko bat ipintzea jasotzen zuen. Baina, Hirigintza eta Ingurumen sailetik jakinarazi dutenez, onartutako proiektua hobetu daiteke eta herriko Udalari eskatu diote jarri nahi den komunaren helburuetara hobeto egokitzen diren aukerak azter ditzala.
Ondorioz, Alkatetzak komun publikoa jartzeko kontratazio prozedura eperik gabe bertan behera uztea ebatzi du. Gainera, Hirigin-tza eta Ingurumen sailari onartutako proiektua eta egin dakizkiokeen hobekuntzak azter ditzan eskatu diote, baita Alkatetzari ateratzen dituzten ondorioen berri ematea.
Obra hau lehengo legegintzaldian burutu zen Torreatzeko urbanizazio lanen gehikuntza bat izango da. Birmoldaketa hori egin zenetik, sinatu gabeko zenbait kartel ikusi dituzte barrutiko Alde Zaharrean eta baita Puntaseko pasealekuaren hasieran ere azpiegitura hau eska-tzen zutenak.
Pasaiako Udalak 120.000 euroko partida gorde du aurrekontuetan proiektua gauzatzeko. Hala ere, lizitatzaileek diru kopuru hori hobetu dezakete. Kontratua burutzeko epea bi hilabetekoa izango da. Ondoren, hilabete pasa baino lehen, harrera formala egingo dute. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |