Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Santelmoetako burrunbak prestatzen

Ehundik gora gaztetxo arituko dira martxoaren 30ean Zumaiako San Telmo jaietako haur danborradan parte hartzen. Hasi dira bost eta 11 urte bitartekoak entseguekin eta Jakintza Kultur Taldeko kideek laguntzen diete bederatzi kantak ikasten

Zumaiako San Telmo jaietako haur danborradako gaztetxoak, aurreko astean Alondegian eginiko entsegu batean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

a URTEN 18 urte beteko ditu Zumaiako San Telmo jaietako haur danborradak. Urtarrila bukaeran hasi ziren Jakintza Kultur Taldeko Agustina Amas, Gemma Alkorta eta Ainitze Egaña gaztetxoei kantak erakusten eta martxoaren 30ean izango den ekitaldirako burrunbak prestatzen ari dira ordutik.

Haurrak Zumaiako Alondegian biltzen dira entseatzeko. Jakintza Kultur Taldeko arduradunek lau egun jarri dituzte bakoitzak ahal duenean gerturatu dadin: astelehen eta asteazkenetan, 17.30etik 18.45era eta astearte eta ostegunetan, 18.00etatik 19.15era. Ehun gaztetxotik gora arituko dira aurtengo Zumaiako San Telmo jaietako haur danborradan parte hartzen. Danborradako arduradunek kideen zenbaki zehatza oraingoz ezin dutela esan nabarmendu dute, haur gehiago espero baitituzte. "Gehienak bost eta sei urteko haurrak dira eta 13 eta 14 urtekoak beranduago etorriko dira entseatzera, kanta asko badakizkite eta. Guztira, 130 edo 140 haur izatea espero dugu", azaldu du Jakintza Kultur Taldeko kide den Agustina Amasek. Gaztetxoek eskoletan eman dute izena baina nahi duenak Alondegira gerturatuz aukera izango du haur danborradan apuntatzeko.

Gaztetxoen danborradako kideek bederatzi kanta joko dituzte. Gure folka , Telmo Deun , Porrusalda , San Telmo martxa , Kalez kale ... doinuak entzuteko aukera izango dute bizilagunek martxoaren 30ean, 12.00etan hasita. Aurten gainera, Debako martxa ere joko dute.

beheko plaza obretan

¿Bukaera Kantaurin?

Duela bi urte bere etorkizuna kolokan izan zuen Zumaiako haur danborradak eta Jakintza Kultur Taldeak deialdi zabala egin zuen Maria eta Jose ikastetxean eta Herri Eskolan gaztetxo gehiago bildu eta desagertu ez zedin. "Aurten hasieran beldurtu egin ginen eskoletan gutxik eman zutelako izena baina azkenean ehun ikasle apuntatu dira. Ondoren eskoletan izena eman ez dutenak ere etorri zaizkigu", nabarmendu du Amasek. "Zailena txikienei irakastea izaten da, askotan ezkerra eta eskuinarekin nahasten baitira. Beraien aurrean jartzen bagara gehiago nahasten ditugu, guk kontrakoa mugitzen baitugu. Orduan, zein eskurekin jaten duzue? eta horrelakoak galdetzen dizkiegu laguntzeko asmoz", azaldu du Amasek.

Beheko plazako obrak direla medio, haur danborradak Kantauri plazan edo beste lekuren batean amaituko du ekitaldia. "Oraindik ez dugu zehaztuta non amaituko dugun ibilbidea", gaineratu du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Duela bi urte bere etorkizuna kolokan izan zuen haur danborradak gaztetxo falta izan zutelako
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |