Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Liburutegia eta turismo bulegoa jarriko dituzte Zestoako Portalekoan

Udalak guztira hiru lokal eskuratuko ditu eta360 metro karratu inguruko erabilera izango dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Construcciones Pagamuño, S.L.-k Portalekoa eraikineko hiru lokal emango dizkio Zestoako Udalari eta honek, liburutegia eta turismo bulegoa kokatuko ditu bertan, besteak beste.

Bi lokal beheko solairuan egongo dira eta 189 eta 34 metro karratu erabilgarri izango dituzte. Bi gune hauek bukatuta entregatuko dira, hau da, egokitze obrak amaituta egon ondoren. Bestalde, hirugarren lokala erdi sotoan egongo da eta erabilera anitzeko espazioa sor-tzeko asmoa agertu zuen Zestoako Udalak.

Alazne Olaizola alkateak (EAE) aurreratu zuenez, irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin, Udalak eskuratuko dituen lokalen erabiltzaile ezinduek eraikin berriaren eskaileran kokatuko den igogailua erabili ahal izango dute solairu batetik bestera joateko. Helburu horrekin ateak irekiko dira lokal horietan igogailua kokatuko den espazio komunera heltzea ahalbideratuz.

EAJ-PNV taldeak bere desadostasuna azaldu zuen EAEk aurkeztutako proposamenarekin, Portalekoa ez zaielako herriko liburutegia kokatzeko gunerik egokiena iruditzen esanez.

"Ez gaude ados erabilpenarekin. Liburutegia gaur egun udaletxean dago eta nahiz eta kokapenik egokiena ez dela onartu, proposamen desberdinak jarri genituen mahai gainean, baina guztiei ezetza esan zitzaien. Hala ere, liburutegia ez dugu Portalekoan ikusten. Turismo bulegoa ondo iruditzen zaigun arren, 37 metro karratuko lokala txikiegia iruditzen zaigu", adierazi zuen Gorka Unanue bozeramaileak. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
EAJ-PNV taldeak bere desadostasuna azaldu zuen, proposatutako erabilpenarekin ez datorrelako bat
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |