|

zizurkil. Larramendi Bazkuna Kultur Elkarteak I. Beterriko Bertsolari Txapelketa antolatu du. Lehen saioa ostiralean izango da Andoaingo Santakruz elkartean eta sarrerak salgai jarri dituzte Villabonan.
"Bertsolari gazteei plaza berriak eta jendaurrean jarduteko eta trebatzeko aukera eskaini eta bertsozaletasunaren erroak Beterrin sakonago tinkatzeko" asmoz antolatu dute txapelketa. Hiru saiok osatuko dute txapelketa, bi kanporaketa saio eta finala izango baitira. Saio guztiak bertso-afari gisa antolatu dira. Beraz, afariari iluntzeko zortzi eta erdietan emango zaio hasiera eta 20 euro ordaindu beharko dira. Afaritarako txartelak aurretik Larramendi Bazkunaren egoitzetan erosi ahal izango dira, bertso-afariak egingo diren tokian tokiko elkarte eta jatetxeetan eta, azkenik, ondoko saltegietan: Andoainen Ernaitza eta Stop liburu dendetan eta Villabonan Ogigoxo okindegian. Txartelak telefonoz ere gordearaz litezke, aurretik ordainduz gero (943 300733). >m.s.s.
tolosa.Bularretikmintzora kanpainaren baitan haurren irakur zaletasuna sustatzeko tailerra egingo da gurasoentzat Tolosako Errotako haur liburutegian. Izena emateko liburutegiaren ordutegia honakoa izango da: 17.00etatik 20.00etara.
Bularretikmintzora egitasmoa 0-6 urte bitarteko haurren irakur zaletasuna sustatu eta garatu ahal izateko, guraso eta hezitzaileak formatzeko eta inplikatzeko egitasmoa da. Izan ere, haurren garapen emozionalean literaturak duen garrantziaz aipatu guraso eta hezi-tzaileak kontzientziatzea da egitasmoaren helburu orokorra. Pello Añorgak gidatuko ditu saioak 15.00etatik 17.00etara, otsailaren 18, 19, 25 eta 26an. Gehienez 20 lagunentzako tailerra izango da, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.
Gai zerrenda honakoa da: elkar entzuteko espazioa nola sortu, literatur egituren erabilpena erritualizatu, kontakizunak, irakurketa ozena, eta sehaska kantak, hitz jolasak, poematxoak. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |