Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lezoko alkateak aurreko legealdian "prozedura akats larriak" egin zirela salatu du

Gai hauek eguneroko lana baldintzatzen dutela eta "Ahalik eta azkarren" argituko dituztela esan du

Aurreko legealdiko Arrai Tokiko proiektuaren muntaia.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lezo. Prentsa ohar baten bidez, Lezoko alkateak, Haritz Salaberriak (EAE-ANV), "Udalean sartu bezain pronto, prozedura akats larri eta potoloekin aurkitu" zirela salatu du. "EAE-ANV udal taldearen erantzukizunetik kanpoko kontuak dira", gaineratu du.

"Akats larri hauek ezin ditugu gure egin, nahiz eta Lezoko Udalak edo herriak aurre egin beharko dien", esan du. Honetaz gain, udal gobernu taldearen eguneroko lana baldintzatzen dutela adierazi du.

"Herritarrei zor diegun errespetuan eta gardentasunean oinarrituz eta berriz ere ez daitezen errepika, gure erantzukizuna gai hauek ahalik eta azkarren argitzea izango da", hitzeman du alkateak.

Adierazpen hauek joan den asteazkeneko Osoko Bilkuraren ondorioz egin ditu. Batzarrean, EAJ alderdiak aurreko Korporazioak egindako kudeaketan inolako irregulartasunik topatuz gero fiskaltzara jotzeko eskatu zuen mozio baten bidez (azkeneko legegintzaldian jeltzaleak EArekin batera egon ziren gobernuan).

Orduan, EAE-ANV udal taldeak publiko egin zituen zenbait akats: 107 poligonoko udal lurretan Tximistarri SL enpresak egindako lanak esleipen prozedurarik gabe egin ziren, 250.000 euro inguruko kostua duen obra; Arrain Tokiko proiektu teknikoaren idazketa esleipen prozedurarik gabe kontratatu zen baita Zerbitzu enpresak 2005 eta 2007. urte artean egindako zabor bilketa zerbitzua ere. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |