|

Irudian Itsasondon sortu berri den taberna-jatetxe multianitza.argazkia: a.a.
itsasondo. Herritarrei zuzendutako taberna-jatetxe multianitza eraiki du Itsasondoko Udalak.
Proiektuaren ideia duela zazpi urte inguru bururatu zitzaien, herrian zeuden zerbitzuak gutxitu zirenean. Egun Itsasondok taberna bakarra dauka zabalik eta Udalak denda bat ere martxan jarri behar izan zuen hainbat behar ase ahal izateko. Azken bi edo hiru urteetan herriak biztanlerian hazkundea jasan du eta orain taberna multianitza sortzeko beharra ikusi dute.
"Herriko jendea elkartzeko toki baten beharra ikusten genuen Itsasondon eta urte asko daramatzagu taberna egiteko ideiarekin. Diru arazoak direla eta zaila izan da hau aurrera ateratzea eta Agenda 21eko foruetan sartu ginenean erabaki genuen proiektua geratzea, ikusteko ea benetan herriak guk bezainbeste nahi ote zuen taberna hau. Emaitzak agerian utzi zuten Itsasondokoek urgentziazkotzat jotzen zutela gabezi hau eta horregatik aurrera jarraitu dugu", azaldu du Danel Etxeberria Itsasondoko Hirigintzako batzorde buruak.
Kale Nagusiko 27 zenbakian duela gutxi arte gimnasioa zegoen kokatua, baina eskoletan beste eraikuntza bat eraiki zen eta bertara bideratu zuten zerbitzu hau. Behin alternatiba hau izanda, lokal honetan taberna-jatetxe multianitza sortzeko lanak hasi zituzten udara aldean eta abenduan amaitu ziren. Orduan, esleipenerako epeak zabaldu ziren eta azkenean, oinarrizko baldintzak betetzen zituen proposamenari egokitu zaio taberna.
Lokala leku estrategikoan dago kokatua, herriko erdigunean baitago, alboan haurrentzako jolas parkea eta frontoia dituelarik. Gainera, udara aldean kanpoalde zabala izango luke honi ere probetxua eman ahal izateko.
Taberna hemendik bi hilabeterako zabalik izatea espero dute Udaletik, eta bertan hainbat ekintza burutu nahi dituzte herritarrei zuzenduta. "Taberna esleitzeko garaian jakin nahi izan dugu proposamenak aurkeztu dituztenen artean zenbaterainokoa zen herriarekiko izango zuketen jarrera. Gauza sinpleak eta toki gutxi izan arren, mus txapelketak, bertso saioak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatu nahi baititugu bertan, herriari bizitasun bat emateko", azaldu du Danel Etxeberriak.
Denera, proiektuak 200.000 euroko kostua izan du Itsasondon, baina urtetik urtera biztanle gehiago dituen herri txiki honentzat erabat onuragarria izango delakoan daude, bizilagunen arteko harremana lantzeko, elkartzeko eta herria berpiztea helburu baitu lokal berri honek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |