|

Herritar batzuk Bergarako kaletatik paseatzen.argazkia: a.d.
bergara. Bergarako Udaleko Euskara zerbitzuak 2007ko kale neurketaren gaineko ondorioak prest ditu. Iaz azaroko bost egunetan egindako azterketak ezagutzera eman du biztanleriaren %44,5ak erabiltzen duela euskara eta, hauen artean, helduek -25 urtetik 64ra bitartekoek- "pausoz pausoko" igoera izan dute azken urteotan.
Ikerketa herriko lau gunetan eraman zuten aurrera: Fraiskozuri-Usondo-Matxiategi; Espoloia-Bidekurutzeta-Barrenkale-Irala; San Antonio-Zubiaurre-Labegaraieta eta Bolu-Masterreka-Kruz Gallastegin.
Ekimen hori 1983an burutu zuten lehen aldiz eta, orduan, emaitza orokorra %34 izan zen. Hala ere, euskararen bilakaerari begirada bat botaz gero, urtetik urtera hainbat gorabehera izan dituela nabaritzen da. Esaterako, nahiz eta 2005 (%45,4), 2006 (%52,8) eta 2007an altuagoak diren aurreko urteetan baino, "itxaron egin beharko da goranzko bilakaera garbi bat dagoen esateko", aipatzen du kaleratutako txostenak.
Dena den, martxan jarritako lanak dio "horrek ez duela esan nahi euskararen erabilera guztiz egonkorra denik", oro har, gertatzen ari dena honako hau baita: "Adintarte batzuetan -adibidez, helduetan-- euskararen erabilera gorantz doa eta beste batzuetan -zaharretan- beherantz. Haur eta gazteen tartean, berriz, ez da une honetan bilakaera zehatzik ikusten".
Horrela, alde positiboan helduetan euskarak izan duen hazkundea da aipagarri. 2007an lortutako emaitza 2006koa baino baxuagoa izan den arren, -%37 eta %41,5, hurrenez hurren- "ona" dela baloratu du Udalak. Aldi berean, azken bi urteak salbuespenak izan badira ere, azpimarratzekoa da neska gazteek -15-24 urte bitartekoek- duten erabilera maila altua, %55 ingurukoa.
Txostenak ere azaltzen du zein lekutan erabiltzen den gutxien euskara: Zubiaurre, San Antonio eta Labegaraieta. Horretaz gain, beste ondorio batzuk atera dituzte. Alde batetik, haurrekin dihardutenean beste adin tartekoen erabilera igo-tzen dela, eta bestetik, nahiz eta aurreko hiru urteetako neurketetan umeen erabilera gehitu den "iaz emaitza apala eman du (57,9%) eta badirudi geldituta dagoela".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |