|

Astigarraga. Astigarragako Gazte Asanbladak aditzera eman du aurtengo Gazte Olinpiaden nondik norakoa. Egitasmoa martxoa, apirila eta maiatza artean luzatuko da eta parte hartuko duten lagun taldeen aurkezpena martxoaren 1ean egingo badute ere, lehenengo proba martxoaren 15erako iragarri dute.
Duela bi urte martxan jarritako egitasmoari eutsiz eta orduan izan zuen harrera ona errepikatzeko asmoz, Astigarragako II. Gazte Olinpiada antolatu dute. Hasiera ofiziala, martxoaren 1ean emango diote. Egun horretan, partehar-tzaileen aurkezpenaren ostean kalejira egingo dute udalerriko kaleetan barrena, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.
Lehen proba, 15ean Aurtengorako hainbat proba antolatu dituzte. Lehenengoa, martxoaren 15ean izango da. Ginkanarekin hasiko dira eta jarraian pilota partidak jokatuko dituzte. Eguna modu onean amaitzeko, elkarrekin bazkalduko dute Gazte Txotx programaren barne.
Antolatu dituzten probekin jarraituz, apirilean party proba deitu dutena eta altxorraren bila egingo dituzte. Maiatzean, aldiz, an-tzerki ikuskizuna eskainiko dute talde guztiek Astigarragako kultur etxean.
Iragarri duten azken saioa maia-tzaren 24ean egingo dute. Egun horretan, amaitutzat emango dituzte II. Gazte Olinpiadak. Ekitaldi eta proba guztiak Joseba Barandiaran plazan egingo dituzte.
Arauei dagokienez, talde guztiek proba denetan hartu beharko dute parte eta egokitzen zaien kamiseta jantzita eraman beharko dute uneoro. Zentzu horretan, antolatzaileek hilaren 20an jakinaraziko dute talde bakoitzak zein kolore jantziko duen eta 22an partehartzalieek izena jarriko behar diote taldeari.
Amaitze aldera, Gazte Asanbladako kideek, herriko eta inguruko gazteak animatu nahi dituzte izena ematera, "kirol jarduera honen bitartez ongi pasatzea baitugu helburu".
Egitasmoari buruzko informazio zehatzagoa eskuratzeko, interesatuek www.astiarrakogaztiak.org. webgunera jo dezakete edo 680 758430 telefono zenbakira deitu. Bertan azalpenak jasoko dituzte >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |