Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

kontseiluak eta ueu-k euskal unibertsitatea sortu nahi dute

Hitarmena sinatu dute eta hiru ikasturte barru ateak zabaltzea espero dute

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

iruñea. Euskal Unibertsitatea sor-tzeko lehen urratsetako bat eman zuten atzo Iruñean, pauso "txikia bezain garrantzitsua". Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari Lore Erriondok, Nazio Eztabaida Guneko Maite Aristegik eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek indarrak metatu eta hi-tzarmena sinatu zuten "aspaldiko partez erronka eta amets gisa hartutako proiektua" errealitate bihurtzeko. Atzokoa "egun zorion-tsua" zela esatean bat egin zuten eragileen ordezkariek, eta hitzarmenaren arabera sortu duten lan-taldeko ordezkari Joxan Oizek esan zuenez, aurki, hilabete batzuk barru, unibertsitatea bultzatzeko sortuko duten Fundazioa aurkeztuko dute.

Unibertsitatea bera egi bihur-tzeko epe zehatzik ez zuten zehaztu, ezta egoitza non izango duen ere. Nolanahi ere, eragileen aurreikuspenenak betetzen badira, 2010-11 ikasturtean martxan izan liteke euskara eta Euskal Herria ardatz izanen dituen unibertsitatea. Oraingoz, "izugarrizko harrera positiboa" jasotzen ari dira euskalgin-tzaren eragileen aldetik.

Egitasmoa 2003. urtean UEUk egindako II. Kongresuan sortu zen. 1973an sortu zenetik bere helburu estrategikoa izan da euskal unibertsitatea sortzea eta duela bost urte neurri praktikoak hartzea erabaki zuten, hau da, "motorea bila-tzea", Erriondoren hiztetan. Gero, 2006ko uztailean, Euskal Unibertsitatea izeneko aurreproiektua aurkeztu zuten eta horretan ageri da espreski "bidelagunak topatzeko" urratsa. Nazio Eztabaida Gunea eta Kontseilua ez ezik, proiektuan gizarteko eragile guztiek bat egitea nahiko lukete, UEUko zuzendariak adierazi bezala.

Mendigurenen arabera, "agian luze jo du proiektuak atzoko unera iristeko", baina denboran zehar "ondo mamituta" dagoenez, helburu guztiak beteko dituela uste du Kontseilukoak.

normalizazioaren "ardatz" Era berean, proiektuaren arduradunek euskararen normalizazioan egitasmoak duen berebiziko garrantzia nabarmendu zuten. "Unibertsitatea euskalduntzea hizkuntza politikaren ardatzetako bat da", ohartarazi zuen Mendigurenek eta Kontseiluaren 2005eko Hizkuntza politikaren ardatzak izeneko dokumentuan dagoeneko proiektuaren beharra adierazten zela esan zuen. "Ezinbestekoa da euskal unibertsitate izena eta izana duena eraiki-tzea", gehitu zuen. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
UEU 1973.ean sortu zenetik bere helburu estrategikoa izan da Euskal Herri osorako unibertsitatea sortzea
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |