Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Deliratzen

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

g
astroenteritisa gauza txarra da. Lau egun pasa ditut komunean, bota eta bota. Dena joan zait, bihotzeko mina izan ezik, eta bera dut tripak nahastearen eran tzule nagusi. Psikologoak erraten dit, tentsioak nonbaitetik egin behar duela ihes. Komuneko zulotik. Hesteak erreka bihurtu eta lau egunez aritu zaizkit orroka, eta ni erruki bila hurrengo lauretan, sofatik harrika ere ezin altxa. Tripako gaitza gauza txarra da. Eta ni, lehen txarra baldin banintzen, orain txarrago.

Txarra izan naiz beti, 50 kilo eskas, hori dut aspaldiko urteetako pisua, kilo bat goiti-beheiti. Metro eta hirurogeira ez naiz ailega-tzen halere. Perfumea ontzi ttikian beti, pozoina bezalaxe. Gurean "benenua". Pertsona gaiztoari, zitalari, bertzeen onurak ikusi ezin dituenari erraten diogu benenua. Bada nahi baino gehigo inguruan. Gaiztoari benenua eta higuina okaztagarriari, higuina eta ez higuingarria. Gustatzen zait hitz hori, higuina.

Eri egon naiz, eta ez erixko. Indarrik ez dut. Garbitu naizen sentipena dut ordea, barrutik garbitu. Kaka denak atera ditudan irudipena. Orain lan egin behar, dena berriz ere kakaztu ez dadin. Eta nola egiten da hori? Psikologoari galdetu beharko diot.

Eri egon naizen egunetan, komuna eta sofa izan ditut babesleku. Leitu egin dut, ahal nuen guztia. Euskal Hiria sutan bukatu dut eta A las ocho en el bule hasi eta buka. Nire barrenak erretzearekin batera ikusi dut nola erretzen ziren Euskal Hiria eta autobusak.

Hasi naiz berriz ere lanean, autobuseko joan etorriekin. Sutan paratzen nau errepideak baina autobuses nabilenez geroztik bidaia pentsatzeko profitatzen dut. Eta bihotzari aditzeko. Eta entzun dut zerbait xehatzen barrenean eta ez dira tripak. Baina irudika lezakete nire mina. Orain arte tenkatu nauen soka, eraman nauen soka, gidatu nauen soka luzea, luzea baina soka, eten egin zait. Esnea bezala moztu da, eta zapore mitzaka utzi dit zintzurrean.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |