
Amaia Zubiria Donostiako Alde Zaharrean.argazkia: iker azurmendi
Donostia. "Nabil, eta nabilelako nago hain neke. Nabil eta nabilelako nago hain zikin". Hala dio Amaia Zubiriak argitaratu berri duen diskoaren lehen kantak. Esaldi hauen esanahi poetikoan oinarritu da bere azken lanaren izenburua aukeratzeko garaian. Nabil izeneko disko berriak kantu tradizionalez beteriko lana da.
Donostian atzo egindako aurkezpenean, Zubiriak bere lanaren xehetasunak azaldu zituen, baita zeintzuk izan diren diskoa osatzen dituen hamalau abestiak aukera tzeko arrazoiak ere. "Denak egon dira nire errepertorioan sartuak eta asko maite ditudan kantuak dira. Zergatik? Ederrak direlako, bakoitzak niretzat zerbait esan nahi dutelako eta momentu berezietan pertsona bereziekin kantatu ditudalako". "Nahiko ezagunak eta kolektiboki onartuak dira", gaineratu zuen.
Izan ere, jendearentzat esanguratsuak diren abestiak biltzen saiatu da. Urtetan irauten duten kantak ez dira letra edo musika soil bat, baizik eta hainbat istorio gordetzen dituzten oroitzapenak. Hau dela eta, disko berri hau errepertorio klasikoari heltzen dio, bereziki Iparraldeko tradizioa ekarriz Maitia nun zira, Goizean argi hastean edoAdios izar ederra tituluen bitartez, besteak beste. Donostiako hiru damatxo edo Ama ezkondu hegoaldeko tradizioaren lekuko dira.
Pascal Gaigne produkzio artistiko lanetan aritu da. Amaiak azpimarratu zuenez bion arteko harreman estuari esker elkarrekin lan egiterako orduan abestien tonua adostea besterik ez zitzaien falta izan. Beraz, abestiak estudioan zuzenean grabatu dituzte, guztiz inprobisatuz, emanaldia taula gainean izango balitz bezala. Emaitza entzun ondoren, Gaignek diskoa "xumetasunaren" eta "edertasunaren" eredua dela jakinarazi zion Zubiriari. "Homenaldi bat iruditu zitzaidan", azaldu zuen abeslariak, Gaignen hitzeei buruz.
emakumeakNabil lana emakumearen ahotsaz egina dago eta irakurketa femeninoa gordetzen du. Hau dela eta, Lurdes Iriondoren Hala ere eta Estitxuren Agur Maria diskoan agertzen dira. "Kantari bezala, egile bezala izugarrizko errebelazioa izan zen", goraipatu zuen Amaiak Lurdes Iriondori buruz, emakumeak taula gainera igotzea "pekatu" bezala ikusita zegoenean hainbat lehiaketan parte hartu izanagatik. Estitxu geroago ezagutu zuen, eta bere Agur Maria ezaguna "errespetu haundiz" kantatzera ausartu da, nahiz eta sinesmenik ez izan.
Amaia Zubiria gustora dago heldutasunera iritsi den egoeran. Aspaldi dagoela zirkuito komer tzialaren araudien at azpimarratu zuen, beraz kontzertuak emateko materiala prest dauka baina argi dauka bere helburua: "Guri interesatzen zaiguna da deitzen gaituena, gu garelako deitzea, eta ez espazio bat bete behar duelako".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |