|

Sorgintxuloko lagunak, Errioxako Ventrosa herrian.argazkia: sorgintxulo
legazpi. Sorgintxulo aisialdi taldeak bere sorreraren 10. urteurrena ospatuko du larunbatean. Legazpiko gaztetxoei elkar ezagutzeko eta euskaraz ondo pasatzeko aukera ematen dien talde honek hainbat ekitaldi antolatu ditu.
11.00etan buruhandien eta erraldoien kalejira hasiko da. Udaletxetik abiatuko dira, Doinua musika eskolako ikasleek lagunduta. Ondoren, 12.30etik aurrera, euskal jaia izango da plazan. Eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan ospatuko da. Dantza, herri-kirolak eta bertsoak izango dira, besteak beste. 10 urte hauetan taldetik pasa den jendeak ere parte hartuko du. Goizeko ekitaldiekin bukatzeko, musika eskolako ikasleek alaitutako herri bazkaria izango da pilotalekuan. Musikariek euskal kanta ezagunak joko dituzte eta gainon-tzeko partaideek abestu egingo dituzte. Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.
Arratsaldean ere jai giroa nagusi izango da. 18.00etan euskal jolasen festa hasiko da pilotalekuan. Bertan, adin guztietako jendeak parte hartu dezake. Toki berean, 19.30etik aurrera, euskal kanten karaoke herrikoia izango da. Beranduago, 21.00etan, bertara hurbiltzen diren guztiei txorizo egosia eta sagardoa emango diete. Bukatzeko, 21.30etik aurrera, dantzaldia izango da.
Sorgintxulo parrokiko Erkatz aisialdi taldetik sortu zen, Iker Azpeitiak eta Mikel Escuderok azaldu duten moduan. "Gure ekimenek ez zuten erlijioarekin inongo loturarik eta elizari enbarazu egiten ari ginen, ez baikenituen bere helburuak betetzen. Hala, geure taldea sortzea erabaki genuen".
Azpeitiak, Escuderok eta gainon-tzekoek bi helbururekin lan egiten dute: "Haurren arteko harremana sendotu nahi dugu, herriko gazteak bildu. Adin eta ikastetxe ezberdinetakoak elkartzen ditugu. Bestalde, euskararen erabilera bultzatzen dugu", azaldu dute.
Hilero ekintzaren bat antolatzen dute, 9 eta 16 urte bitartekoentzat. Noizean behin gazteagoentzat ere prestatzen dute zer edo zer. Udalekuak, txangoak, jolasak… eskain-tzen dituzte. Horretarako, Euskara eta Gazte sailen laguntza dute. Udalak Itxaropen auzoan utzitako lokal batean lan egiten dute: bilerak ostiraletan izaten dituzte, baina gainontzeko egunetan ere bertan elkartzen dira hitz egin edo telebista ikusteko.
Hezitzaileei begiratzea besterik ez dago Sorgintxulok bere helburuak lortzen dituela jabetzeko. Astelehen gauean adin ezberdinetako jendea elkartu zen egoitzan El conquistador del fin del mundo saioa ikusteko. "Haurrek 16 urterekin Sorgintxulo uzten dute eta 18rekin begirale lana egitera etortzeko aukera dute. Urtero etortzen da norbait. Horrek gurekin gustura ibili direla esan nahi du. Taldetik pasatako 90 hezi-tzaileei larunbateko ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu diegu eta 73 etorriko dira", diote.
Arrakastaren giltza udalekua da. Urtero antolatu dute. Gehienetan Burgoseko Canicosara joan dira, baina Leon, Soria eta Errioxan ere izan dira. "Kanpamentuan ez dago sexu, adin, koadrila, eskola… bereizketarik. Herrian ez bezala, denak elkarrekin ibiltzen dira, inork ez du erretzen, ekintza guztietan parte hartzen dute, arduratsu jokatzen dute… Haurrei dagokien moduan ibiltzen dira eta guk ere haurrek bezainbeste gozatzen dugu. Beraien gurasoek ikusiko balituzte, harritu egingo lirateke!", amaitu dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |