|

Iazko mus txapelketan partaideak partidak jokatzen.argazkia: utzitakoa
Azpeitia. Atzo hasi ziren Matxinbenta auzoko Santa Ageda jaiak. Festa batzordeak antolatutako egitarauari esker, haur, gazte zein helduek ekitaldi desberdinez goza-tzeko aukera izango dute igandera arte.
Aurtengo festek, ordea, aldaketa nabarmena izango dute eta jaiak Santa Ageda egunaren aurretik ospatu beharrean, ondoren izango dira ekitaldi gehienak. "Normalean aurreko asteburuan egiten ditugu ekintza gehienak, baina Azpeitiko Inauteriak data berdinean dira eta, horregatik, hurrengo asteburura pasatzea erabaki dugu. Izan ere, jende gutxi gerturatuko zen bestela Matxinbentara", azaldu zuen Festa batzordeko kide den Ainitze Arrizabalak.
Honela, Santa Ageda eguna atzo izanik, auzoko gazteak goizean goiz santa eskean atera ziren Laja eta Izer trikitilariekin eta Loidisaletxe bertsolariarekin batera. Iluntzean, festei hasiera emateko suziria jaurti zuten eta, jarraian, Ansorregi eta Larrañaga bikoteak erromeria eskaini zuten.
Gaur, berriz, meza izango da 11.00etan Loinazko San Martin elizan eta, bertan, Azpeitiko parrokiako abesbatzak hartuko du parte. Pedro Illarramendik zuzentzen duen taldeak Pastoralis , Oh Saluratis eta Loinaz'tar Martin Deunari kantak abestuko dituzte. Saioa eta Alabier trikitilariek emanaldia eskainiko dute gauean.
Bi eguneko atsedenaldiaren ondoren, ekitaldiak ostiralean itzuliko dira auzora eta 22.00etatik aurrera mus txapelketa hasiko da Matxinbentako tabernan. Parte hartu nahi duten bikote guztiek 21.30ean eman beharko dute izena bertan. "Azpeitiko gazte eta heldu asko izaten dira urtero txapelketan, iaz, adibidez, hamasei bikote izan genituen. Ezer arrarorik ez bada gertatzen, aurten ere horrela izango da. 2005. urtean elurra egin zuen eta ezin izan zuen inork etorri, bertakoak bakarrik, eta sariak soberan izan genituen", gogoratu zuen Agirrezabalak.
Larunbatean bertso afaria egingo dute Beko tabernan. Bertan, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariak eta Larreategi anai-arreba soinujoleak arituko dira 21.00etatik aurrera. "Arrakasta gehien izaten duen ekitaldia izaten da eta, urtero, eguna iritsi aurretik txartel guztiak salduta izaten dira", esan zuen Festa batzordeko kideak. Bertso afarian egon nahi duenak Beko tabernan edo 943 886315 telefono zenbakian lortu ahalko ditu txartelak.
Azkenik, eta Santa Ageda festekin amaitzeko, otsailaren 10eko txistularien goiz eresiaren ondoren meza izango da eta, jarraian, umeentzako jolasak antolatuko dira. Arratsaldean, herri kirol jaialdia egingo dute Joseba Otaegi eta Jon Redondo aizkolariek eta Aimar Irigoien eta Goenatxo harri jasotzaileek. Izer eta Alabier trikitilariek egun guztian zehar musikarekin girotuko dute auzoa.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |