|

Markesane parkeko partzela honetan eraikiko dute zentroa.Argazkia: a.m.
Lezo. "EAE-ANV udal taldearen nahia 2008ko urtean zehar eguneko zentroa eta etxe tutelatu berriak martxan jartzeko lanak egitea izango da, 2009an herriak zerbitzu hau izan dezan", adierazi du Lezoko gobernuak prentsa ohar bidez. Horretarako, aurreko urtean onartu zen planari aldaketa batzuk egitea aztertuko dute, orduan, Pildain eskolak zeuden partzelan zentroa irekitzea onetsi zen, "irteera egokiena planteatzeko Udalak epe bat ireki du eta Lezoren tamainako eguneko zentroa eta etxe tutelatuak ahalik eta azkarren gauzatu dadin lanean ari da", ziurtatu du.
Haritz Salaberria alkateak adierazi duenez, duela bi legegintzaldi, 2003an, "ezker abertzaleko udal taldeak Aldundiarekin akordioa itxi zuen eguneko zentroa eta etxe tutelatuak Auñamendiko lokaletan finkatzeko". "Aldundiarekin akordioa eta diru laguntzak lotu zituen: 600.000 euro. 2005eko urtarrilean eguneko zentroa martxan zegokeen", gaineratu du.
Alabaina, aurreko legealdian udal gobernuan izan ziren EAJ-EAk "akordioa atzera bota eta Pildaineko proiektu berria landu zuten". Hortaz, udal taldeak argudiatu du "EAJ-EAko gobernuak 600.000 euroko diru laguntza galdu zuela beste proiektua atzera botatzean". Bigarrenik gaineratu dute Pildaingo proiektua Aldundiak plazen inguruan dituen "irizpideen kontrakoa" dela, handiegia baita Lezorentzat. Hirugarrenik, EAE-ANVko udal taldeak adierazi du Pildaingo proiektua sinatu zuen enpresak berak ere "zalantza ekonomikoa" azaldu zuela.
Udal taldeak nabarmendu duenez, "EAJ eta EAk planteatzen zuten proiektua garestia da, 4,2 eurokoa hain zuzen". "Dirutza hau Lezorentzako handiegia zen proiektu batean erabili nahi zen, proiektuaren errentagarritasuna guztiz zalan-tzazkoa izanik", defendatu du. Gainera, "Lezoko herria eta etorkizuneko udal jarduna guztiz hipoteka-tzen zituen proiektuak", EAE-ANVren ustez.
Gauzak horrela, "2007ko ekainaren 13ko gobernu batzordean, obra eta kontratua esleitu zituzten EAJk eta EAk, nahiz eta ordurako hauteskundeetan EAE-ANVk gehiengo zabala lortu, eta etorkizuna modu horretan baldintzatuko zuen erabakirik ez hartzeko eskatu genien arren", salatu dute. Hau gutxi balitz, Pildaingo planak "udal idazkariaren eta kontu-hartzailearen "kontrako txostenak" zituela dio taldeak, "ez zelako azterketa ekonomikorik onartu, beraz, prozedura akats larriekin tramitatu zen". "Errebantxa politikoaren gogoz, herriko interesak ahaztu eta izugarrizko arduragabekeriaz jokatu zuen", esan du EAE-ANVk.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |