Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Edurne Albizu Ormazabal: "Haur-eskola berria hurrengo ikasturterako martxan eduki nahi dugu"

Edurne Albizu pasa den urteko hauteskundeen ostean hasi zen Zegaman alkate lanetan Zegama Lan-tzen taldearen barnean. Aurrez 16 urtetan Udalean lanean aritu zen eta bertan esperientzia lortzeko aukera izan arren, hasierak gogorrak izan zirela dio

Irudian Edurne Albizu Zegamako alkatea herriko armarri aurrean.argazkia: a.a.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zegama. Edurne Albizuk duela urte erdi inguru lortu zuen Zegamako alkatetza, baina dagoeneko baditu hainbat ideia eta erronka herriaren etorkizunari begira. Ofizioa ezaguna zuela adierazi du eta orain gogor ari da lanean hainbat proiektu aurrera atera daitezen.

Nolaz sartu zinen politika munduan?

Gure etxean beti hitz egin izan da politikaz, gure aiton-amonak gerra garaian kartzelaratu egin zituzten abertzale ildotik joan zirelako. Alde batetik, beraz, ama eta aitak politika bizi izan zuten gaztetatik eta, bestetik, betidanik gustatu izan zait.

Hauteskundeetara Zegama Lan-tzen talderekin aurkeztu zineten. Nola sortu zen?

Zegama Lantzen taldea lehenengoz 1991n aurkeztu zen hauteskundeetara eta pasa den urtean berriro ere berreskuratu egin genuen. Hau sortzearen arrazoia da geroz eta jende gutxiagok sartu nahi duela politikan eta talde bakarra osatzeko geroz eta zailtasun gehiago daudela. Nik uste, talde honen barruan gauden EA eta EAJko kideek, nahiko helburu berdinak ditugula eta politikoki antzeko irizpideak ditugula, herria zein eratara zuzendu behar dugun erabakitzeko garaian. Horregatik erabaki genuen pasa den urtean berriro talde hau sor-tzea.

Nola jaso zenuen alkatetzarako postua?

Unerik gorrenak ni izatea planteatu eta kargua eman arteko epea izan zen. Ikusten nuen norbait egon beharra zela postuan eta bertan geunden jendearen artean ikusten genuen beste inor ez zegoela prest dena utzi eta kargua hartzeko. Behin hauteskundeak pasa ondoren, egunero izaten dira notizi onak eta txarrak eta borroka egin beharreko gaiak ere badaude, baina ez zait ezezaguna egiten lana, 16 urte egon bainaiz Udalaren barruan eta bitartean ikusi ahal izan dut aurreko alkateek nola egin zuten lan.

Zein puntutan dago Juan Telleria eta Olaberria kaleak birgaitzeko proiektua?

Proiektua egina dago eta Jaurlari-tzak 450.000 euro inguruko diru laguntza eman digu. Baina orain semaforizazioa nola egin aztertzen ari gara. Irisgarritasuna dela eta bi kaleok estutu egin behar dira eta, ondorioz, bi norabidetako zirkulazioa ez da posible izango. Ondorioz, behartuta gaude semaforo bidez kalean norabide bakarra jartzera. Orain lan hau nola landu eta koordinatu aztertzen ari gara, baina gure asmoa obrak udara aurretik martxan jartzea izango litzateke, denak amaitua 2009. urterako egon behar baitu.

Zegamaraino bidegorria jarri nahi duzue, noizko egongo da prest?

Orain jada esleituta dago Seguratik Kortaberriraino bidegorria jar-tzeko proiektua. Eremu hau Segurakoa izan arren, Zegamara gerturatzen da. 10 hilabeteren buruan amaitua egon behar du honek. Beraz, guk espero dugu maiatza alderako Kortaberrirainoko zatia bukatzen dutenean, martxan jar-tzea Zegamara heltzen den bidearekin eta dena ondo joango balitz 2010 urterako posible izango litzateke hau bertan izatea, orain jada proiektua idazten ari baitira.

Haur eskola egiteko proiektuko obrak martxan dira, noizko izango da prest?

Orain haurrak eskolan ditugu, baina etorkizunera begira ikusten genuen leku falta izango genuela, geroz eta haur gehiago ditugulako. Ondorioz, haur eskola sortzeko proiektua sortu genuen eta obrak jada martxan daude. Pasa den astean bildu ginen aparejadorearekin, arkitektoarekin eta baita koordinatzailearekin eskolak beharko lituzkeen alderdi teknikoak aztertzeko, entxufeen altuera, ateak eta fregaderak non joan beharko ziren ikusteko besteak beste. Beraz, guk espero duguna da 2009-2010 urterako jada 21 haurrentzat haur-eskola zabaltzea.

Zein beste proiektu duzue orain eskuartean?

Zegamak lan egin behar duela uste dugu Aizkorriko parke naturalaren sarreran, egoera pribilegiatuan baikaude, eta hau prestatu nahi dugu etorriko denari erantzuna emateko. Hori dela eta, Aizkorri azpiko zain-tzan proiektu batean gaude sartuak. Bestalde, aurtengo aurrekontua onartu berri dugu eta, aurten, diru kopuru handiena Olaberria eta Juan Telleria kaleak berritzera bideratuko dugu, hori izango da aurtengo inbertsiorik garrantzi-tsuena.

Etorkizunari begira zein da zure erronkarik garrantzitsuena?

Herrian gimnasio baten beharra ikusten dugu eta ahal dugun indar handiena egin behar dugu hau aurrera ateratzeko dirua lortzeko. Pilotalekuan baditugu hainbat lokal eta herri honetan tokatzen da kirola egiteko honelako baliabidea eskaintzea. Ideia honetaz gain, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako gazteleku bat ere zabaldu nahi dugu kultur etxean eta, horretarako, herriko gazteekin elkartuko gara beraien nahiak jakiteko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
LA FRASE
"Etorkizunari begira gimnasio baten beharra ikusten dugu herrian ez daukagulako honelako eskaintzarik"
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |