
Buruztanka
METAN tripetatik sufritzen nuen nik. Sarritan paratzen ninduten buruzbeheiti lasaigarria zelakoan eta usaindu ere ezin nituen kamamilak prestatzen zizkidan amak. Zenbat aldiz joan ote gara medikura...eta beti gauza bera, haizeak izanen zirela edo auskalo zer, deus larririk ez bederen. Egun batez, hamabi urterekin, mina jasangaitz bihurtu zen arte. Larrialdietara joan ginen, ospitalera. Egun osoa eman genuen han, hamaika proba egin zizkidaten, eta azkenean betikoa. Apendizitisa ez zela eta haizeak izanen zirela, deus larririk ez bederen. Eta oinazeak etxera. Behiaren bortzgarren aratxea bezalaxe, babesik gabe.
u
Loak ezin hartuz gauez, sofan iraulka egunez. Beharrik ama ama den. Berak bazekien nire begiek zer zioten. Eta ama, ez da medikua, baina emakumea da. Ezintasuna gainditu eta intuizioari heldu zion. Ginekologora eraman ninduen. Hamabi urte baino ez nituen, umea nintzen. Ekografia bat aski izan zen. Sagar baten tamainako kistea nuen eskuineko obarioa itotzen.
Makina bat aldiz oroitu naiz etxera bidali ninduen medikuaz, mediku gizonezkoaz. Oinazea nabarmena zen, ez nintzen espantuka ari, platera hautsi eta ipurdiko minez. Berak egindako guztia ongi egina izanen zen, ez dut dudarik; ez zuen egin-beharreko dena egin, ordea.
Eta pentsatzen dut, zenbateraino eragin ote zuten, inkontzienteki bada ere, sexualitatearen gainekomitoek. Sexualitatea helduen eremua dela barru-barruan daramagun ideia da, umeek eta edadetuek ez dutela sexualitaterik. Desioa, erakarpena, gozamena... ez dira haurren eta aiton-amonekin ezkontzen. Ez nuena uste zen, obarioak ere, fisiologia hutsa, zaku horretan sartzen ahal zirenik. Eta are harrigarriagomediku baten kasuan.
Egunotan bizkarreko minez nabil; lasai nago.Mina gauza txarra da, batez ere buruari eragiten diolarik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |