
Gazte talde bat, ogitartekoa jaten klase tarte batean.argazkia: p. cascante
donostia . Bizitza guztiz aldatzen zaie gazteei unibertsitatera saltoa ematearekin. Batzuk etxetik atera-tzen dira, besteak goizean irten eta gauera arte ez dira bueltatzen. Askok campusean bazkaltzen dute maiz eta, orokorrean, elikadura ohiturak aldatzen dituzte. Okerrera egiten du dietak orokorrean, desorekak handitzen dira eta osasun erakundeen gomendiotatik urrun dago gazteen elikadura.
Ohitura horiek nola aldatzen diren eta gazteen nutrizio egoera aztertu du Amaia Irazusta Astiazaran irakasle gipuzkoarrak Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu berri duen doktore tesian. Ondorioak garbiak dira: ikasleek elikadura ohiturak aldatu beharko dituzte, dieta orekatua eta osasuntsua egiteko. Izan ere, ikasleen %30ek eguneko otordu nagusia campusean egiten du, eta horien erdiak ogitartekoa jaten du.
Gazteen dietan patata, zereal, barazki, fruta eta lekale gutxiegi dago; alegia, gluzido, fibra eta azido foliko ugari duten elikagai gutxi jaten dituzte. Bestetik, landare olio, haragi, enbutido, gozoki, snack , opil eta grasa ugari kontsumitzen dituzte; hau da, lipido eta kolesterol ugari duten elikagai asko jaten dituzte.
Ikasleen ohitura hauek osasun erakundeek gizartean nagusi diren gaixotasun kardiobaskularrak eta tumoreak ekiditeko proposatu dituzten gomendioekin alderatuz gero, emaitzak ez dira onak, inondik ere.
ikerketa Tesia burutzeko ikerketa honetan 18tik 25 urtera bitarteko 400 ikaslek parte hartu zuten. Zozketa bidez aukeratu zituen Irazustak Leioako campuseko fakultate guztien artean. Ikasle horien dietak aztertu zituen eta, horretarako, ida-tziz jaso zuen ikasle horiek hiru egunetan jaten eta edaten zuten guztia. Gainera, azterketa osatzeko, ikasleen gorputz osaera (pisua, altuera, gantz portzentajea...) ere jaso zituen, horrela haien elikadurak osasunean duen eragina ikertu ahal izateko. Izan ere, obesitate maila eta presio arteriala ere hartu zituen kontuan.
Besteak beste, frutaren eta esnekien eragin onuragarria egiaztatu du Irazustak ikerketa honetan. Izan ere, gomendatutako pisua duten emakumeek gehiegizko pisua dutenek baino fruta gehiago jaten dutela berretsi du. Esnekiei dagokienean, zenbait ikerketen arabera, obesitatea ekiditen dute, baina beste azterketek ez dute datu hori baieztatzen. Hala ere, Irazustaren lanak esnekien eta obesitatearen arteko erlazioa negatiboa dela ondorioztatu du.
Ikasleen dietak bitamina eta mineral gehienak baditu ere, D bitamina, azido folikoa eta kaltzioa falta du, nabarmen.
grasa gehiegi Irazustaren ikerketaren arabera, ikasleen profil lipidikoa ere nahiko desorekatuta dago. Izan ere, osasun erakundeek gomendatutako gantz edo grasa eta azido kopurua gainditzen dute ikasleek. Animalia jatorriko elikagai ugari jaten dituztelako gerta-tzen da hori, gehien bat. Gantz azido asegabeen artean ere desoreka dago, kontsumitzen duten olioarengatik.
Elikadura ohiturak haurtzaroan garatzen hasten badira, nerabezaroan eta gaztaroan finkatzen dira eta adin horietan hartzen diren ohiturak, sarritan, ez dira aldatzen helduaroan. Eta horiek eragin zuzena dute haien osasunean.
Orokorrean eta ikasleek esandakoaren arabera, tesiak frogatu du ohitura hauetako asko ikasleek ez zituztela unibertsitatera heldu aurretik eta aldaketa hori nabarmenagoa da emakumeengan. Neskek, esaterako, haragi gehiago jateko ohitura hartzen dute, eta, horren ondorioz, kolesterol maila igotzen zaie. Patata eta zereal gehiago ere jaten dituzte. Eta gizonezkoek ere enbutido edo hestebete gutxiago eta opil eta grasa gehiago jaten dituzte. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |