Diario de Noticias de Gipuzkoa

mozorrotutako zoramena

Milaka pertsona bildu ziren atzo goizean Tolosako kaleetan mozorroak ikusi eta erakusteko asmoz

Koloreak, dantzak eta musikak josi zituzten herriko bazter guztiak

Dotore egoteko ileapaindegi bat ere jarri zuten emakume hauek.

argazkiakainara garcia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Tolosako koliseoa. Bi gladiadore ari dira borrokan. Bata Neronen alde, bestea, Julio Cesarren alde. Joaquin Aranzabal eta Juan Pastor dira gladiadoreak. Neronek, Andoni Aranzabalek an-tzeztuta, galduko du bi gerlarien arteko apustua. Ordea, porrotak ez ditu gustoko. Lehoi bat aterako du erromatar enperadoreak, Miguel Vacasek antzeztutako Cesarrek izendatutako gladiadorea hil dezan. Eta lortuko du. Cesarrek mendeku hartu eta Neron hil egingo du. Ikuskizun hau prestatzeko pare bat hilabete behar izan ditu Tolosako talde batek. "Nahiz eta guztiak tolosarrak ez izan, guztiek egin dugu lan karroza eta ikuskizuna egiteko. Margotzen dakienak, margotu du, josten dakienak, josi eta soldatzen dakienak, soldatu", aipatu zuten atzo taldeko kideek.

Antzerki pixka bat egiteko lotsarik ez zutenek hartu zituzten paper nagusiak. "Batzuk gladiadore itxura omen daukagu", azaldu zuen Aranzabalek. Martin Leunda lehoi bihurtu zen atzo Tolosako kaleetan. "Nekagarria da lau hanketan eta saltoka ibili behar izatea. Dena den, koreografiatuta dago dena eta gustora egiten dut. Pena merezi du jai giroa ikusita", baieztatu zuen Leundak.

Erromatarrena ez zen atzo Tolosako bazterretan ikuskizun bakarra. Iñaki Beitiak Xabi Beitiaren pasea jaso ondoren lortutako entseguak, Euskal Herriko rugby selekzioari garaipena eman zion Zelanda Berrikoaren kontra. Berazubi auzoko kideak Euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. "Beti ari gara gai probokatiboak lantzen. Politikari buruz ari-tzen gara eta aurten aldatu dugu", azaldu zuen emakume batek. Euskal selekzioaren kamisetak erosi behar izan zituzten. "Besteak Interneten bilatu eta guk egin ditugu". Taldeko kideek Zelanda Berriko jokalariek partidu aurretik egiten duten dantza ere taularatu zuten. "Ez da erraza. Detaile guztiak prest izatea lan ugari suposa-tzen du. Pena merezi du, ordea. Gu ondo pasatzen ari gara".

Eguberriak hasi aurretik hasi ziren Lander, Eneko eta Naroa Alonso mozorroa prestatzen. Neptuno eta sirenatxoak bilakatu ziren atzo hiru haurrak. "Jantziak amonak egin ditu eta pozik atera dira. Goiz goizetik jantzi eta arratsaldez ere kaletik aterako dira", esan zuen amak. Konpartsa txiki honetatik hurbil, kartel batzuk irakur zitezkeen atzo. Aita bat eta ama bat nahi dut. Sexu bereko ezkontzarik ez! eta Betiko familiaren alde!! ziren, besteak beste, talde batek botatako mezuak. "Estamentu guztiak atera ditugu kalera", aipatu zuen Joseph Ratzinger Aita Santuak. Horren lekuko, atzo meza laguntzaile gisa azaldu ziren Aimar eta Hodei Malec Subeir gazteak. "Goizeko 8.30ean hasi naiz presta-tzen", azaldu zuen Aimarrek. "Elizaren inguruan sortu den polemika aurretik prestatuta geneukan. Kritika bat da. Diskurtso batzuk ere prestatu ditugu", argitu zuen Aita Santuak.

Mikel Perales eta Unai Damian pijoak Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak ikusten ari ziren. "Denbora gutxi kostatu zaigu. Oihal beltza jarri dugu gure atzean gaua adierazteko. Lau pertsona aritu gara suak antzezten. Horretarako euritakoak erabili ditugu. Estalkia kendu eta espumilloia jarri diegu", zehaztu zuen horietako batek. Benetako saioa antzemateko Kontxako barandilla eta guzti agertu zen taldea eta kide batzuk izozkiak jaten suak txalotzen zituzten euritakoak irekitzean. "Berez, ez dugu diru asko erabiltzen eta horrela hiru egunetan mozorro ezberdinak jan-tzi ditzazkegu".

Txaranga eta zalapartaren artean Urte Berriko kontzertua entzun zitekeen atzo Tolosan. Bienatik ekarrita, César Roca aritu zen zuzendari lanetan. "Taldeko kideak ikusleak dira", azaldu zuen Rocak. Ikusle horien artean, Juantxo Zeberio, Jaime Garcés, Mikel Castilla, José Luis Arrizabalaga, Irene Larraza, Amaia Ortiz, Mattin Zeberio eta Malentxo Zeberio. "Nik bizkarra ematen diet taldekoei. Jendea musikariek egon behar zuten lekuan dago eta kontzertuan parte har dezan saiatzen gara", gehitu zuen Rocak. Denbora gutxi erabili dute taldekoek mozorroa prestatzeko. "Ideia da nagusia. Bakoitzak bere trajea egin du, baina ez da garran-tzitsuena". Apenas metro batzuk ibili eta San Fermin peña bat aurki zitekeen. "Burlatako Euskal Herria Peñak kartela utzi digu". Begoña, Burlatako neska batek egin ditu gestioak. Ia urte osoa eman dute mozorroa prestatzeko. "Ez dugu ez zezenik, ez erraldoirik, ez buruhandirik. Juerga bakarrik", esan zuten zapi gorria lepoan zuten gazteek.

Naroa Zubiria, Oihane Zubiria, Oier Txapartegi, Iker Zabala eta Eneko Zabala, Betekada taldeko haurrak ziren. Batukada bat prestatu zuten Juan Mari Urrozolaren zuzendaritzapean. "Instrumentuak egiten arropa prestatzen baino denbora gehiago erabili dugu", esan zuen taldeko kide batek. Lau erritmo prestatuta zituzten eta atzo goiz osoan zehar jo zituzten. La chiva colombiana , Kolonbiako autobus bat ere agertu zen. Antton Carro, Luis Arrieta, José Aiestaran eta Mikel Garmendia ziren partaideetako lau. "Denbora gutxiago izan dugu prestatzeko, baina ongi atera da", esan zuen Garmendiak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
astelenita
9.00. Txarangen irteera.
10.30. Plaza Berrian, sokamuturra.
11.00. Karroza eta konpartsen irteera.
16.00. Kalejira Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangak lagunduta, plaza Zaharretik zezen plazara.
16.30. Zezenak zezen plazan. Txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19.00. Dantzaldia Berdura plazan Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangak lagunduta.
19.30. Zerkausian Trikutxiki diskojaia.
21.30. Iturritxiki plazatik zezen suzkoa irtengo da.
23.30. Plaza Berrian Trikujai diskojaia.
23.30. Incansables eta Bonberenea txarangak kalez kale arituko dira.
asteartita
6.00. Udal Txistulari Bandak alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
10.30. Karroza eta konpartsen irteera.
0.00. Sardinaren hileta konpartsaren irteera Gure Txokoa elkartetik.
LA FRASE
Besteak beste, El Kaxerio, McMondeju Express eta tamagotxi baten bat ere ikusi ziren atzo Tolosan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |