Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zaraguetaren oroitzapenak

Orioko Zaragueta eskola 1972an sortu bazen ere, gaur egungo eraikinak 25 urte beteko ditu aurten eta zentroko argazkiekin erakusketa antolatuko dute

Orioko Zaragueta eskolako eraikina, duela 25 urte.argazkia: zaragueta eskolako artxiboa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

orioko z aragueta eskola publikoa 1972an sortu zen, Abeslari kalean, gaur egun ikastola dagoen tokian. Bertan, Orioko eta Aiako haurrak elkartzen ziren eta Juan Zaragueta izena jarri zioten zentro berriari, Orion jaiotako apaiz pedagogo, filosofo eta pentsalariaren omenez. "Ordura arte neska eta mutilak eskola ezberdinetara joaten ziren eta Zaragueta sortu zenean elkartu zituzten", azaldu du Zaraguetako egungo zuzendaria den Marije Azkuek. Garai hartan irakasle izan zirenekin eta hemeroteketan begiratuz osatu zuten Hezkuntza Proiektua jasotzen duen dokumentuko historia. Bertan azaltzen denez, eskola sortu zenean euskal gizartean aldaketa handiak ari ziren gertatzen eta eskolak ahalegin handia egin behar izan zuen egoera berrira egoki-tzeko: euskarazko irakaskuntza, pedagogia berrikuntza, gurasoen partaidetza eskolaren kudeaketan...

Irakaskuntza erabat gazteleraz ematen zen garaian, Gipuzkoako beste bost herrirekin batera esperientzi berria jarri zuen martxan euskara bultzatzeko asmoarekin eta lehenengotariko zentroa izan zen D eredua eskaintzen.

etorkizuneko proiektuak

Igogailua udaran

Zaraguetako ikasleak hondartza aldean eraiki zuten zentrora joan ziren 1983an eta aurten 25 urte beteko ditu. Bertan, 2 eta 12 urte bitarteko 120 haur daude eta lau ama hizkuntza (euskara, gaztelera, magrebiera eta urduera). Besteak beste, musikarako gela bat, ingelera ikasteko beste bat, liburutegia, eskulanetarako gela, psikomotrizitateko gela bat eta jangela dituzte. "Instalazio onak ditugu eta gainera paraje lasaia, polita eta osasungarria ere bai", nabarmendu du zuzendariak. Hasieran ez bazuen ere, frontoia jarri zioten beranduago zentroari.

Aurten hondartzako ikastetxeak beteko dituen 25 urteak ospatzeko, besteak beste, maiatzean argazki erakusketa bat egingo dute aspaldiko eta egungo irudiekin. Bizilagunek argazkiak bidali ditzakete zaraguetaeskola@gmail.com helbidera. "Beste garai batzuk gogora-tuko ditugu eta seguru barre egingo dugula!", azaldu du Azkuek.

Zaraguetak proiektu ugari ditu esku artean etorkizunera begira. Udaran esaterako, igogailua jarriko die Udalak, gaur egun ez baitute. Bestalde, ikastetxearen helburua egun duten harreman ona mantentzea da eta bizikidetza programa bat dute horretarako. Hilaren amaieran gainera, Kultur Asteari ekingo diote eta munduko musikaren inguruko saioa izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Zaragueta eskola publikoa Gipuzkoako lehenengotariko zentroa izan zen D eredua eskaintzen
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |