|

Legazpi. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak neskentzako eskola sortu nahi du Legazpin, Emakumea Pilotari proiektuaren baitan. Horretarako lehen pausoak eman ditu jada. Izan ere, Haztegi ikastolan sustapen jarduerak abian jarri ditu. Domingo Agirre ikastetxea publikoan ere neskak pilotara zaletzeko ekimenak izango dira aurki.
Haztegi ikastolako saioetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak parte har-tzen ari dira. Legazpiko neskak, teknikari baten laguntzaz, paletarekin aritzen dira gorputz heziketa eskoletan. Hala, jokoa ezagu-tzeko aukera dute. Pilota eskolan ere paletarekin jokatuko dutela aipatu behar da.
Bertan 10 eta 16 urteko bitarteko neskek parte hartu dezakete. Saioak asteazkenetan izango dira, 18.30etik 20.00etara, Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan. Legazpiko neskak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatura duen begirale batekin arituko dira. Ikastaroa hilabete honetan bertan hasiko da eta ekainean bukatu.
Parte hartu nahi duten legazpiarrek euren ikastetxean eman behar dute izena. Horretaz gain, 40 euro ordaindu behar dute. Horretarako azken eguna otsailaren 8a da. Ikastaroa abian jar-tzeko, gutxienez bost neskek izena ematea behar da.
Informazio gehiago nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 943 47 14 63 telefono zenbakira deitu dezakete. Horretaz gain, Interneten Emakumea Pilotari ekimenaren bloga kontsulta-tzeko aukera eskaintzen da: www.blogak.com/emakumeapilotari. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |