Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Elegante jantzita hasiko dituzte Inauteriak Azpeitian

Hiru eguneko festaeta jai giroan murgilduko da gaurtik aurrera herria

Itsasi taldeko dantzariek artzain eta inudeen kalejira eskainiko dute eguerdiko sokamuturraren ondoren

Neska koadrila bat taldeko argazkia ateratzen, iaz.argazkiak: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Gaur hasi eta astearte gauera arte festa giroa izango da nagusi Azpeitiko kaleetan zehar. Txikiteo elegante egunarekin hasita, hiru eguneko jaietan murgilduko dira azpeitiarrak eta ekitaldirik ez da faltako Udaleko Festa batzordeak antolatutako egitarau zabalari esker.

Goizean goiz txistularien diana izango da eta 10.00etatik aurrera eskolarteko krosa jokatuko da. Sokamuturrarekin batera, eguerditik aurrera, soinekoak eta gorbatak bakarrik ikusiko dira Azpeitiko kaleetan eta 12.30ean, berriz, ar-tzain eta inudeen kalejira hasiko da.

"Aurten berriro danborjole taldea aterako da artzain eta inudeen kalejiran. Aste honetan entsegutan ibili dira eta nahiz eta jende asko ez den aurkeztu, pertsona gehiago lortuko ditugu gaurko ekitaldirako", adierazi zuen Udaleko festa batzordeburu den Mikel Ibartzabalek. Bi pieza bakarrik joko dituzte danborjoleek eta ibilbide guztian zehar bi abesti hauek errepikatuko dituzte.

Arratsaldean, Nahidekena txarangak, musika bandak, Juan de Antxieta eskolako haurrek, Idiarena taldeko txistulariek, Zo Zongo Show eta Dell'arte taldeek musikaz girotuko dute herria eta 16.30ean sokamuturra hasiko da.

Bihar, berriz, mozorroen eguna izango da. Gazteenek poni eta zezen txikiekin gozatzeko aukera izango dute plazan 11.30ean eta 12.30ean haurren mozorro desfilea hasiko da erraldoi, buruhandi, musika banda eta musika eskolako kideen lagun-tzarekin. Udal ordezkariek gozokiak banatuko dituzte eta, jarraian, jaialdia izango da.

16.00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira Olazko Amaren plazan eta 16.30ean sokamuturra hasiko da. Iluntzean, berriz, helduen mozorro lehiaketa egingo da eta Udalak osatutako epaimahaia kalean zehar ibiliko da banakako, taldekako eta tabernetako irabazleak erabakitzeko. Sari banaketa 01.30ean hasiko da eta guztira 2.500 euro inguru banatuko ditu epaimahaiak.

Zezenaren hilketa Azpeitiko Inauteriak asteartean amaituko dira. 7.00etan sokamuturra egingo dute plazan eta goizean zehar musika ez da faltan botako herrian, Txaranga Txorongo, musika banda, Barrenetxea abesbatza eta musika eskolako ikasleen eskutik. Haurrentzako jolasak izango dira berriro arratsaldean eta, jarraian, festetako azken sokamutur saioa izango da. 17.00etan erremonteko pilota partidak jokatuko dira Izarraitz frontoian.

Inauteriekin amaitzeko, 20.00etan herritarrak beltzez jantziko dira Zezenaren Hilketaren ekitaldian parte hartzeko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Udaleko Festa sailak 2.500 euro inguru banatuko ditu bihar gaueko mozorro lehiaketaren baitan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |