Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Edurne Pasaban: "Beti gogoratzen naiz Iñauteriez, baita munduko mendirik politenean egonda ere"

Edurne Pasabanek ez du aurkezpenik behar. Mundu guztian ezaguna da mendian egin duenagatik. Baina, bada mendia adina gustatzen zaion beste zerbait ere: Tolosako Iñauteriak. Egun guztietan etorri ezingo bada ere, hemen dagoenean festa giroan murgilduta egongo da

Iñatuerietan egunen bat edo beste etortzen saiatzen da Edurne Pasaban. argazkia: AMAIA SAGASTI (GALTZAUNDI)

maialen zubeldia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

TOLOSA.Tolosakoa izanik, gustuko izango dituzu Iñauteriak...

Bai, oso gustuko ditut.

Txikitatik bizi izan al dituzu?

Bai, etxean betidanik iñauteri giroa ezagutu dut. Gurasoak ere karrozarekin ateratzen ziren. Eta, gaztea nintzenean, aisialdi taldeekin ateratzen nintzen.

Nola pasatzen dituzu Iñauteriak, ikusle bezala, edo jaien giroan murgilduta?

Azken urteak kanpoan pasa izan ditut. Baina hala ere gehiegi gogoratzen naiz Tolosako Iñauteriez. Giroa barrutik bizitzeko festak dira hauek eta nik ere hala egin izan dut beti.

Eta, kanpoan egon zarenetan, Iñauteriak faltan bota izan al dituzu?

Asko. Niretzat Ostegun Gizenean kanpoan egotea oso gogorra da. Egunean zehar Tolosako giroa gogoan izaten dut. Eta, egunak pasatzen doazen heinean, Iñauterietako beste hainbat gauzez gogoratzen naiz.

Iñauteriak mendian pasatzea tokatuko zitzaizun noiz edo noiz. Orduan penarik sentitu izan duzu, edo, "gustuko tokian aldaparik ez"?

Beti gogoratzen naiz Iñauteriez. Baita munduko mendirik politenean egonda ere. Herritar bezala, festa hauek oso garrantzitsuak dira niretzat.

Ezaguna zara bederatzi zortzimilako egin dituen emakume euskaldun bakarra zarelako. Ikusi al duzu inor Edurne Pasabanez mozorrotuta?

Edurne Pasaban pertsonaren mozorrorik ez dut ikusi. Mendizaleak eta eskalatzaileak bai, baina ni ez. Niri ez zait tokatu behintzat.

Orain Bartzelonan bizi zara. Etorriko al zara Tolosara Iñauterietarako?

Tolosatik kanpo jendeak lana izaten du egun horietan eta lehen egunetan ezingo naiz etorri. Hala ere, egun pare baterako etortzen saiatuko naiz. Kanpoan egonda ere, beti saiatzen naiz egunen batean Tolosara etortzen.

Gogoan duzun mozorro politen bat?

Gaztetakoren bat, agian. Bereziki gogoratzen dudan mozorroa kuadrilarekin egindako bat da. Boxeoko ring bat egin genuen. Borroka lekua lokatzez beteta zegoen. Eta egun hartan eguraldi txarra zegoen, euria egin zuen. Bustita ibili ginen borrokan lokatzetan. Eta gogoan dut tabernetara sartzean, gu lokaztuta ikusita, jendea baztertu egiten zela.

Oraindik ere mozorrotzen al zara?

Ez, orain ez.

Iñauterietako zein egun duzu gustukoen eta zergatik?

Ostegun Gizena, oso tolosarra delako. Herritarrok urte guztia pasa-tzen dugu egun hori noiz iritsiko zain. Oso giro polita egoten da. Kuadrilak irteten dira. Astelehena ere asko gustatzen zait. Alde batetik, lehen aisialdi taldeetan begirale bezala egon nintzelako. Polita izaten zen aurretik prestatzen aritutako ikuskizuna egitea. Eta, bestetik, asteburuaren ondoren ez zelako horrenbeste jende egoten eta oso egun polita izaten zen. Gainera, astelehena parrandarako eguna izaten da, gaupasa egiteko eguna.

Kanpoan asko ibilia zara. Zer dute Tolosako Iñauteriek hain bereziak izateko?

Nire ustez, tolosar guztiak inplikatzen diren festa bat dela. Ez da beste herrietan bezala, ikusteko eginiko Iñauteri bat. Tolosako Iñauteriak parte hartzeko dira. Eta, gainera, edonork parte har dezake. Oso xinpleak dira baina, aldi berean,oso elaboratuak.

Euskal Herritik kanpo ezagunak al dira Tolosako iñauteriak?

Bai, jendearentzat Tolosako Iñauteriak ezagunak dira. Baina kasu batzuetan, bitxikeria batekin ere aurkitu naiz. Bada Kortaturen abesti bat, bere letran En Tolosa Iñauteriak aipatzen duena. Eta jendeak horregatik ere galdetu izan dit, Kortaturen abestiagatik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldiak
LAS FRASES
"Gaztetan boxeoko ring bat egin eta lokatzetan burrukan ibili ginen"
"Iñauterietan kanpoan nagoenean faltan botatzen dut Tolosako giroa"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |