Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Errenteriako Ereintzak bihar koplak abestuz ospatuko du bere mende erdia

Abeslarien taldeak 18.15ean egingo du irteera Eta hiru orduz herriko txokoak eta tabernak alaituko dituzte

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

errenteria. Urtero bezala, bihar Santa Ageda bezpera denez, Ereintza taldea kalez kale eta tabernaz taberna arituko da koplak kanta-tzen. Azpimarratzekoa da, aurtengo saioa elkartearen 50. urteurrena ospatuz egingo dela.

18.15ean izango da irteera eta, hurrenez hurren, ondoko lekuetan abestuko du taldeak: 18.45ean, Xabier Olaskoaga plazan, taldeko hainbat kide omenduz egingo da saioa; 19.00etan, Koldo Mitxelena plazan, eraitsia izan zen batzoki zaharra izango dute gogoan; 19.15ean, Madalen ermita aurrean, parrokiako obrak gogoan, gaur egun eskaintzen duen zerbitzua eskertzeaz gain, Santa Maria Magdalenari barkamena eskatuko zaio herriko azken festetan prozesioan eraman ez zutelako.

Ondoren, 19.55ean, Mikelazulon, Gurekin ez daudenak goiburupean, dantzaren alorrean eragina izan duten ereintzarrak izango dira gogoratuak eta 20.10ean, udaletxeko arkupetan, Santa Ageda abestaldearen arnasa eta bihotza den kidea omenduko dute.

20.25ean Candido tabernan, bota berria den On-Bide eraikina herriari egin dion zerbitzua eskertuko dute eta azkenik, 21.30ean, udaletxeko arkupetan bigarrenez, Ereintza elkarteari buruzko bertsoak botako dituzte bere 50. urteurrenean.

Horrez gain, ohikoa den bezala, Juli, Aralar, Leku Zarra, Onena, Maite eta Gaspar tabernak bisitatuko dituzte.

Bertsolari lanetan Kosme Lizaso arituko da eta soinujole gisa, berriz, Iñaki Altuna. Bertso egileak Sabin Irastorza eta Mikel Ugalde izan dira aurten. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Aurtengo Santa Ageda bezperako bertsoak Sabin Irastorzak eta Mikel Ugaldek osatu dituzte
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |