Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ikusentzunezkoak, zinea eta erakusketa bat eskainiko ditu Oñatiko Aloña Mendik

mendi astea ren baitan, larunbatean hirugarren boulder txapelketa ospatuko da zubikoan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oñati. Oñatiko Aloña Mendiko Mendi sailak hainbat ekitaldi jarriko ditu abian asteartetik hasi eta larunbata bitartean. Era honetan, astean zehar ikusentzunezkoak eta filmak izango dira ikusgai mendizaletasuna bultzatu eta kirol honetan egiten diren ekintza ezberdinak jendeaurrean ezagutaraztera emanez.

Jose Carlos Tamayo alpinista bizkaitarrak Karakorum mendilerroan gauzatutako espedizio desberdinetan oinarritutako lanak irekiko du egitaraua asteartean. Hurrengo egunean, hau da, asteazkenean, Adolfo Madinabeitia eskala-tzaile arabarrak Amin Brak-eko 1.300 metrotako paretan egindako eskalada gerturatuko dute eta, ostegunean, aldiz, zineklubaren txanda iritsiko da. Bertan, Torelloko mendiko zinemaldian aurkeztutako pelikula bat proiektatuko dute.

Ostiralean, Iñaki Otxoa de Olza mendizale iruindarraren Dhaulagiri, cicatrices del paraíso azken ikusentzunezkoarekin gozatzeko aukera izango da. Emanaldi guztiak kultura etxean burutuko dira, 19.30ean; pelikula izan ezik, 20.00etan hasiko baita.

Mendi asteari bukaera ona emateko, larunbatean Zubikoa kiroldegiak bere ateak zabalduko dizkio Oñatiko hirugarren boulder txapelketari. Hauetaz gain, Aloña Mendik Centre Excursionista de Lloret de Mar aretoan argazki lehiaketaren hamargarren urteurreneko erakusketa antolatu du bihartik hilaren 17ra arte, kultura etxean.

bergara Bestalde, Bergarako Gorla Alpino eta Pol-Pol mendizale taldeek irteera prestatu dute otsailaren 10erako Kalbario-Markinara, hain zuzen ere. Txartelak eskura daitezke Pol-Pol tabernan. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |