Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parentesiak

Ni bizi naizen herrian

por arantxa iturbe enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

m
OZORROTZEA urteko eginkizunik garrantzitsuena duen herri batean bizi naiz. Urteko hiru egunik desiratuenetan mozorrotzen ez dena ere txantxoz jazten den herri batean. Herritarren arteko hartuemana imajinazioz betetako rol aldaketetan eta txaranga doinuen erritmoan gauzatzen den herri batean. Jendez, doinuz, saltoz, festaz, irribarrez eta barrez betetako egun zaratatsu eta zoro batzuen biharamunean hilurren esnatzen den herri batean. Lehengo batean entzun nion bati bere herriko jaiak maite ez dituen jendea ez dela fida-tzekoa. Bere herriko festak munduko onenak direla uste ez duen jendearekin adi ibiltzeko. Ondorengo argumentua zen festak izaera baten adierazle garrantzitsu direla; herritarren hartuemanak garatzeko eta komunitate identitatea osatzeko balio dutela, eta horri uko egitea kontu serioa dela. Beraz, ez naiz fidatzekoa. Kuriosoa da. Mesfidantza ez da alde bakarreko sentimentua. Sekula ez zaizkit fida-tzekoak iruditu urteak dituen gainontzeko egunetan pertsonaia serio, hotz, interesatu eta handimandi papera jokatu izan duen hainbat, koloretako trapuak soinean jantzi, aurpegia erdizka edo osoorik estali, eta egun jakin ba-tzutan juxtu kontrako izaerarekin azaltzen direnak. Onartu beharko dut normalean urte osoan fidatzekoak diruditen askok ere bizi dutela iñauteria ni bizi naizen herrian. Horiek izaten dira iñauteria maite ez dutenenganako errespetu gehien azaltzen dutenak. Gonbitea luzatzen dizute zerbait handia galtzen ari zarelako errukituta, baina inoiz ez zaituzte behar-tzen beraiek bezala sentitzera. Sentimentuak norberarenak dira. Zu hau irakurtzen ari zaren unean, ni bizi naizen herriko herritarrak zeharo itxuraldatuta ibiliko dira. Bi trapu zahar eta balde batekin mundu oso bat eraikitzeko gai dira. Eta bihar beste bat. Eta etzi, normalean, gaurkoa bera. Biharamunean trapuak erantzi, urte osoko mozorroa jantzi eta tokatzen zaien papera jokatzen hasiko dira.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |