Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Kontzertu batean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

K ontzertu ederra ikusi nuen lehengo egunean. Euskal kantautore batena… edo euskal rockero batena, ez dakit ondo nola definitu. Bere disko berria aurkezten dabil azken bolada honetan, eta benetako gozamena izan zen musikari historikoaren zuzeneko emanaldia ikustea.

Hori bai, oso jende gutxi bildu ginen, eta niri, nola ez, zalantza ugari etorri zitzaizkidan burura; aretoa, gune nahiko populatuan dago, 100.000 lagun inguru biziko da bertan, eta 100 bat egongo ginen emanaldian... Zer gertatu zen, ba, Atxagak hainbestetan aipatzen duen erresonantzia kaxarekin? Zergatik, beste behin ere, ez zuen funtzionatu? Udalak promozioa ondo egin zuen? Zer egin zuten bertako euskaltegiek eta euskara-taldeek? Non zeuden zonaldeko rockeroak? Eta musikazaleak, oro har? Euskaltzaleak? Kulturazaleak?

Lehengoan irakurri nion idazle tolosar bati euskal literatura oso momentu ona bizitzen ari dela, maila handiko gauzak plazaratzen ari direla erregistro desberdinetan, baina puntu batean ahul dabilela: irakurle kopuruan. Susmoa dut musikarekin ere arazo an-tzekoa bizi dugula. Maila oso altua dago, dudarik gabe, baina publikoa falta zaigu.

Plazaz plaza ibiltzen garenok, badakizu, programatzaileekin hitz egiteko aukera izaten dugu, eta horri esker ezagutzen ahal dugu -gureaz gain-, gainerako musika-proposamenen eboluzioa, asistentziari dagokionez. Ez dira datu baikorrak, inondik inora, jasotzen ditugunak.

Udako jaialdi handiak alde batera, esan dezakegu zuzenekoa ere krisian dagoela.

Tira, hori da nik ikusten dudana, baina beste batzuek modu desberdinean ikusten dute, antza. Egun hauetan ospatu den Midem diskoaren azoka handian, esaterako, han bildutako adituek aho batez esan dute krisia diskoarena dela, ez musikarena...

Ez dakit ikuspegi kontua den... Seguru aski ez, seguru aski musikaz ari garelarik kontu desberdinez ari gara, hori da dena.

Musu handi bat, politte

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Euskal Herriko musikarien artean maila oso altua dago, dudarik gabe, baina publikoa falta zaigu
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |